
Urte berriarekin batera skimoko hitzorduak itzuli dira egutegietara. Eskaladako eta Mendiko Kiroletako Espainiako Federazioak (Fedme), adibidez, Cerlerreko eski estaziora (Aragoi) eraman du Espainiako Kopa. Hain zuzen ere, joan den asteburuan hirugarren eta laugarren probak jokatu ziren. Bi modalitatek izan zuten protagonismoa: esprintak eta bertikalak.
Esprinteko lehiei dagokienez, larunbata nahiko nahasia altxatu zen. Zeruak erabat lainotuta zeuden, eta haize boladek sailkapenen txandak atzeratzera behartu zuten. Giroa lasaitu zenean, eskiatzaileek ohiko zirkuituari egin behar izan zioten aurre: azkarra eta intentsoa. Sekzio lau batek erronboei lekukoa eman zien. Ondoren, oinez tarte bat egin, eskiak jarri eta jaitsiera azkar batekin amaiera eman zioten.
Oro har, ordezkari katalanek nagusitasun handia erakutsi zuten. Emakumezko seniorretan, adibidez, Anna Huguetek irabazi zuen, eta Uxue Loizu finaleko seigarren postuan sailkatu zen. Mutiletan, berriz, Gael Alvarez del Valek lehen postuan bukatu zuen 3:10.39 denborarekin. Eric Baños bigarrena izan zen eta Aitor Ugarte hirugarrena hiru minutu eta hamazazpi segundoko denborarekin.
Beste bi brontze sinatu zituzten euskal ordezkariek: Kai Lopezek eta Ane Rubiok 14 eta 16 urtez azpikoen kategorietan, hurrenez hurren. Nagore Azanzak ere aukera izan zuen azken kategoria horretako finalean sartzeko; laugarren postuan sailkatu zen.
Bertikala
Larunbateko egun nahasia atzean utzi eta igandean zeru urdinak nagusitu ziren. Eguraldi hori lagun bertikalen modalitateak Cerlerreko eski estazioa hartu zuen. Nagusiak eta 20 urtez azpikokoak zapalduta zegoen 3.450 metroko (872 metro desnibel) ibilbidean lehiatu ziren. Anna Huguetek berriro irabazi zuen emakumezko seniorretan 45 minutu eta 6 segundoko kronoarekin. Bi euskal ordezkari lehen hamarren artean sailkatu ziren: Igone Campos laugarren eta Andrea Zarranz hamargarren.
Antonio Alcaldek erakutsi zuen espezialista handia dela, eta aise gailendu zen Cerlerreko hitzorduan 36 minutu eta 25 segundoko denborarekin. Minutu batera Jordi Alis iritsi zen bigarren postuan, eta hirugarrenean Daniel Izquierdo. Ugartek seigarren postuan bukatu zuen eta Asier Labairuk zazpigarrenean.
Lopezek ezin izan zuen podiumera igo 14 urtez azpikoen mailan; laugarrena izan zen. Rubiok berriro brontzea eskuratu zuen 16 urtez azpikoetan, eta Azanza laugarren postuan geratu zen. 18 urtez azpikoen mailan, berriz, Ibai Hernani hamargarrena izan zen, eta Markel Bueno zortzigarrena baina 20 urtez azpikoetan.
Azkenik, Jon Razkinek eta Loic Thevinek zilar bana erdietsi zituzten 23 eta 40 urtez azpikoen kategorietan, hurrenez hurren.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
