
Donostiako Nosferatu zikloa bueltan dator. Datorren ostegunean, urtarrilaren 14an, hasiko da ‘Sunset Boulevard’ (1950) filmaren proiekzioarekin, baina aurretik (18.00etan), lehenengo saioa baino lehen, ‘Billy Wilder. Anatomía de un genio’ liburua aurkeztuko da. Aurkezpena Joxean Fernandezek (Euskadiko Filmategiko zuzendaria) moderatuko du eta bertan, Luis Alegre liburuaren koordinatzaileaz gain, argitalpenean parte hartu duten Fernando Trueba eta Marta Medina izango dira.
Zikloa Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatu dute, Tabakaleraren eta Institut Valencià de Cultura – La Filmotecaren lankidetzarekin, eta 2026ko urtarriletik abendura bitartean garatuko da.
Bere film enblematikoenetako batekin hasiko da zikloa, eta ondoren, 30eko hamarkadan Alemanian gidoilari gisa egin zuen lanean barneratzen da, Estatu frantsesean zuzendari gisa egin zuen opera priman (‘Mauvaise graine’, 1933) eta Ernst Lubitsch, Mitchell Leisen edo Howard Hawks bezalako zinemagileentzat AEBn egin zuen gidoilari lanean. 1942an zuzendu zuen aurreneko filma Hollywooden, ‘The Major and the Minor’, eta bere aparteko filmografiaren hasiera markatu zuen.
‘Billy Wilder. Anatomía de un genio’ liburua ez ezik, udazkenean Nosferatu Bildumaren 14. zenbakia editatuko da euskaraz, Wilderren figurari buruz Zigor Etxebestek idatzia.
Urtarrilean, zikloa hastearekin batera, ‘Billy Wilder. Anatomía de un genio’, Colección Nosferatuko 22. zenbakia argitaratuko da, eta liburuaren koordinatzaile Luis Alegreren hitzetan, Billy Wilderrek «ohorezko lekua du mundu osoko zinemazaleen iruditerian eta heziketa sentimentalean. Bere talentu eta moldaerraztasun zoragarriarekin, etiketa oro uxatu eta lan giltzarriak sortu zituen oso bestelako generoetan: zinema beltza (‘Double Indemnity’, 1944), komedia (‘Some Like It Hot’, 1959), drama (‘Sunset Boulevard’), zinema belikoa (‘A Foreign Affair’, 1948), erromantikoa (‘Love in the Afternoon’, 1957), intrigakoa (‘The Private Life of Sherlock Holmes’, 1970), epaiketetakoa (‘Witness for the Prosecution’, 1957), kazetariena (‘The Front Page,’ 1974) edo bizitza bera bezalakoak direlako generorik ez duten bestelako filmak (‘The Apartment’, 1960)».
Italo Calvinok zioen klasiko bat hauxe dela, esan behar duena inoiz erabat esaten ez duena. Billy Wilder oso ondo egokitzen da definizio horretara: bikaina, beti gordetzen diguna gure buruari buruzko sorpresaren bat.
‘Billy Wilder. Anatomía de un genio’ aipatutako liburua ez ezik, Fernando Truebarekin eta Joseph McBriderekin elkarrizketak biltzen dituena, 2026ko udazkenean Nosferatu Bildumaren 14. zenbakia editatuko da euskaraz, Wilderren figurari buruz Zigor Etxebestek idatzia.
Lehen hiruhilekoaren programazioa hauxe izango da: Urtarrilak 14, ‘Sunset Boulevard’ (AEB Billy Wilder, 1950); urtarrilak 21, ‘Gente en domingo’ (‘Menschen am Sonntag’, Robert Siodmak, Edgar G. Ulmer. Alemania, 1930); urtarrilak 28, ‘Emil y los detectives’ (‘Emil und die Detektive’,Gerhard Lamprecht. Alemania, 1931); otsailak 4, ‘Mauvaise graine’ (Billy Wilder & Alexander Esway. E. frantziarra, 1933); otsailak 11, ‘Bluebeard’s Eighth Wife’ (Ernst Lubitsch. AEB, 1938); otsailak 18, ‘Midnight’ (Mitchell Leisen. AEB, 1939); eta otsailak 25, ‘Hold Back the Dawn’ (Mitchell Leisen. AEB, 1941)

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona
