
Rose Byrne protagonista duen ‘If I Had Legs I'd Kick You’ filmak amatasunaren konplexutasun eta erokerien erretratu barregarri eta gordina eskaintzen du. Aktore protagonistak Berlingo zinemaldian Aktore Onenaren Zilarrezko Hartza irabazi ostean, A24ren zigilupean, denboraldiko ezusteko handienetako bat bihurtu da.
Byrne, Linda izeneko emakumearen azalean sartuko da. Gainezka dago: alaba jaioberriaren ardurek —gaixotasun misteriotsu bat du—, senarraren urrunaldiak, bizitzeko zaila den etxeak, pertsona baten desagerpenak eta terapeutarekin duen harreman gero eta zailagoak ito egingo dute.
Thrillerraren eta beldurrezko film baten erritmo biziarekin, Mary Bronstein gidoilari eta zuzendariak ikusleak guraso-antsietatearen ameskeria sukartsu batera eramango ditu; proposamena harrigarriro irudimentsua, ustekabean dibertigarria eta hurbila da.
Rose Byrnek muturreko presiopean bizi den amatasunaren erretratu zinematografiko paregabea eskaintzen du, erotzeko zorian eta izualdi obsesiboan dagoen terapeuta baten paperean, gero eta krisi zorabiagarriagoak biziz. Emaitza norberaren beldurraren kontakizun liluragarria da.
«Gehien interesatzen zitzaidana egoera mental desesperatu horren errai-sentsazioa atzematea zen; izan ere, beldur gehien eragiten duena ez da dena hankaz gora jartzen ari dela, baizik eta erorialdi hori zure errua dela», dio Bronsteinek. «Bizitzaren une horretan sartu nahi nuen: norbait etengabe oihuka ari zaizula sentitzen duzunean, nahiz eta inork benetan oihukatzen ez dizun; beste zerbaitek muturreraino bultzatuko zaituela sumatzen duzunean, eta hain sakon estresatuta zaudenean, hain zeure burutik kanpo, arazo guztiak berdin bihurtzen direnean», azaldu du zuzendariak.

Aparece el cadáver de una mujer en la playa de Itzurun de Zumaia

Vuelve a desaparecer el tropezón en recuerdo de Xabier de Frutos, repuesto esta mañana

García Loza, la policía... y el héroe de San Mamés

Un detenido tras la muerte de una mujer que se ha precipitado de una vivienda en Iruñea

