
Kirol arlotik begiratuta, asteburu polita du aurretik Replasa Beti Onak taldeak. Urrats erraldoiak ematen ari dira jokalariak. 2021-2022 denboraldian Guerreras Ligara igotzea lortu zuten, iaz Kopako txapeldunorde izan ziren finalean Bera Bera ahalguztidunaren kontra galduta eta horrek aurtengo Superkopa jokatzeko aukera eman zien. Orain, aldiz, EHF European Cup-eko final-laurdenak oso gertu dituzte.
Horretarako, erronka handia dute aurretik, bi partidetara jokatuko den kanporaketan Bursa Büyüksehir talde turkiarra izango baitute aurkari. Joanekoa larunbat honetan bertan jokatuko da Atarrabiako Hermanos Indurain kiroldegian (18.00, Navarra TV), eta itzulekoa hilaren 24an izango da, Bursa herrian.
Irabazleak, esan bezala, final-laurdeneterako txartela eskuratuko du. Beti Onak-ek inspiratuta eta gogotsu ekingo dio hitzorduari. Aste honetan bertan, aurreratutako Ligako jardunaldian garaipen garrantzitsua lortu zuen Aula Valladoliden aurka (26-19) sailkapeneko goiko postuetan jarraitu ahal izateko. Pentsa, nafarrak bosgarrenak dira, aurretik duen eta partida bat gutxiago duen Malagarengandik puntu bakar batera.
Dagoeneko historia egin du Atarrabiako taldeak, iaz lorturiko Ligako sailkapenarengatik sailkatu baitzen, lehenengo aldiz, Europara. Horrekin nahiko ez, eta bi kanporaketa gainditu behar izan dituzte nafarrek honaino iristeko. Lehenengoan, HC Galychanka Lviv talde poloniarra kanporatu zuten (26-25 Atarrabian eta 24-26 Polonian), eta bigarrenean gauza bera egin zuten Yellow Winterthur suitzarrarekin. Kasu honetan, bi partidak Atarrabian jokatu zituzten, 30-26 gailenduz eta egun bat geroago 27-25 irabaziz.
Maila beretsua?
Txapelketa aurrera egin ahala, normala denez, aurkariak ere gogorragoak izango dira. Baina Bursa Büyüksehir taldeak ez du esperientzia asko Europan, iaz egin baitzuen debuta eta Round 3 deritzon kanporaketan geratu zen kanporatuta. Aurten kanporaketa bakarra jokatu du, AEK Atenas kanporatuz.
Hala ere, urratsak ematen ari den beste talde bat da. Bere Ligako liderra da oraintxe, Kopa eta Superkopa irabazi ditu eta dagoeneko Turkiako erreferenteetako bat da.

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso

Euspel pide 4 años y medio para los antifascistas y ELA acusa a Lakua de proteger a Falange

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

