
Araba, Bizkai eta Gipizkoako Barne Produktu Gordina (BPG) %2,3 hazi zen 2025ean aurreko urtearekin alderatuta, eta enpleguak %1,4eko hazkundea izan zuen iaz 14.000 lanpostu inguru sortuta, Eustat euskal estatistika erakundeak ostiral honetan argitaratu duen hiruhileroko kontu ekonomikoen aurrerapenean egindako zenbatespenen arabera.
Aurrerapena egiteko unean eskuragarri zegoen koiunturazko informazioaren azterketatik Eustatek ondorioztatu du balio erantsia aurreko urtean baino gutxiago hazi zela 2025ean, lehen sektorean eta industrian izandako dezelerazioaren ondorioz.
Bestalde, 2025eko laugarren hiruhilekoan, hiru herrialdeen Barne Produktu Gordina %2,4 hazi zen aurreko urteko hiruhileko beraren aldean eta %0,5 aurreko hiruhilekoaren aldean. Enpleguari dagokionez, %1,4 hazi zen 2025eko laugarren hiruhilekoan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean eta %0,4 aurreko hiruhilekoaren aldean.
Komunikabide bidalitako oharrean azaltzen den bezala, Eustatek martxoaren 6an argitaratuko ditu BPGaren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak 2025eko laugarren hiruhilekoko hiruhileko kontu ekonomikoetan, aurrerapena egiteko unean eskuragarri ez dagoen koiuntura informazioa erantsi ondoren.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos
