2025eko ikusienak
EZAEk (Euskadiko Zine Aretoen Elkartea) EAEko zinema-aretoetako ikusle-datuak biltzen ditu, eta urtero txosten bat argitaratzen du. 2025eko datuei erreparatuz gero, lehen lerroburua argia da: 2025ean aretoek beherakada txiki bat izan dute sarreren salmentan eta ikusle kopuruan, eta datuek agerian utzi dute pandemiaren ondoren hasitako susperraldi-prozesua etenda dagoela.
Zehazki, aretoek %3ko jaitsiera izan dute diru-bilketan 2024. urtearekin alderatuta. Hala ere, ikusleen beherakada txikia izan da, eta diru-bilketa nahiko egonkor mantendu da, beraz, sektorea egonkortze-fasean dagoela ondorioztatu daiteke, baina oraindik 2019ko zifretatik urrun.
Gehien ikusi diren hamar filmak honako hauek izan dira: ‘Lilo & Stitch’, ‘Los domingos’, ‘Avatar’, ‘Jurassic World’, ‘Minecraft’, ‘Zootropolis 2’, ‘How to Train Your Dragon’, ‘Padre no hay más que uno 5’, ‘Mufasa’ eta ‘Maspalomas’.
Biziki pozgarria da ‘Los domingos’ bigarren postuan ikustea, eta ‘Maspalomas’ hamargarrenean (Gipuzkoan, bigarrenean). 2025eko beste euskal ekoizpen aipagarri batzuek ere ikusle ugari erakarri dituzte, hala nola ‘Gaua’(33. postuan) eta ‘Karmele’ (37. postuan).
Hala ere, gainerako izenburuei erreparatuz gero, aitortu behar dut tristura apur bat eragiten didala ikusteak zein film mota diren arrakastatsuenak. Frankizia handien eta formula ezagunen zarataren artean, badirudi ahots xumeagoek nekez egiten dutela bidea pantaila handiraino. Zinema-aretoak oraindik ere elkargune dira, emozio partekatuen tenplu; baina tenplu horietan gero eta gutxiago pizten da pentsarazteko edo bestelako munduak iradokitzeko gai den argia.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso

Euspel pide 4 años y medio para los antifascistas y ELA acusa a Lakua de proteger a Falange

