
Repsol multinazionalak Artikutza, Arano, Goizueta, Hernani, Lesaka eta Oiartzun inguruko mendiak «txikituz kapitala metatzen jarraitu nahi» duela salatu dute ostegun honetan Bianditz-Domiko Bizirik eta Urumeako Mendiak Bizirik plataformek.
Hernaniko eta Oiartzungo (Lintzirin) Repsol gasolindegi banatan elkarretaratzeak egin dituzte enpresa honen «praktika ekozida eta kolonialak salatzeko». Ohartarazi dutenez, enpresak «hamarkadak daramatza mundu osoan zehar bizitza suntsitzen». Zehazki, 200 metroko altuerako haize errotez osatutako «makro zentral eolikoaren» aurka agertu dira.
«Ezagutzen dugun enpresa kutsakorrenetako bat izateaz gain, hegoaldeko zapaldutako herrietan txikizioak egiten jarraitzen du gaur egun ere, bertako herriak eta ingurune naturalak suntsituz», erantsi dute. Gainera, Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariaren Estatu Batuetako presidente den Donald Trumpen aldeko jarrera deitoratu dute.
«Hau ez da guk egin nahi dugun ibilbidea, Repsol bezalako multinazionalen proiektuei irmoki ezetz esatea beharrezkoa da. Makroproiekturik ez hemen ez inon!», aldarrikatu dute mobilizazioetan, Endesa multinazionalak beste proiektu bat duela gogoraraztearekin batera.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
