
Larunbatean Bilbon eta Iruñean deitu dituen manifestaziorako joateko deia egiteko GKSko bi kidek nafar hiriburuko Erorien Monumentuan ekintza egin dute ostiral honetan, talde honek jakitera eman duenez. Bi hiriburuetan deitu dituzte manifestazioak urtarrilaren 31ean «faxismoaren eta estatuen autoritarismoen aurka».
Bi kide monumentutik eskegi egin dira, pankarta batzuk zabalduz. Hainbat orduz egon dira zintzilik, 17.00ak aldera jaitsi eta identifikatu dituzten arte.
Joanes Velazquez GKSko kideak Eferi azaldu dionez, «faxismoari aurre egiteko» egin dute ekintza. «Faxistak omentzeko eraiki zen eta eraikina eraistearen alde gaude. Milaka pertsona borrokatu ziren frankismoaren aurka eta horregatik da hain garrantzitsua faxismoaren gorakadaren aurrean kaleak hartzea», esan du.
Eraispenaren alde
«Iruñeko Erorien Monumentuan Euskal Herrian milaka langile hil zituzten faxistak omentzeko monumentua da. Horregatik, GKStik ere monumentu faxistak eraistea aldarrikatzen dugu», adierazi du GKSk prentsa ohar batean.
Iruñeko Udalak, EH Bildu, PSN eta Geroa Bairen arten akordioa lortu ondoren, Erorien Monumentuaren izaera aldatzeko proiektua abiatu du, faxismoa zer den erakusteko asmoarekin. Erabaki honen kontra Contigo-Zurekin eta talde memorialistak azaldu dira, eraikina eraistea konponbide bakarra dela aldarrikatuz.
«Gerra Zibilean, frankismoan eta ondorengo urteetan milaka pertsonak eman zuten faxismoaren aurka borrokan. Gaur gazte langileoi dagokigu borroka antifaxistaren lekukoa hartu eta kaleak hartzea indarra ari den faxismo berriaren aurrean», gaineratu du GKSk.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona
