
ALTUNA-EZKURDIA 22
PEÑA II-IMAZ 15
Gasteizko Ogeta pilotalekuak atzelarientzat oso leku petrala izateko ospea dauka. Pilotak zama handia hartzen omen du atzeko koadroetatik eta errebotea ohi baiko urrunago dagoen arren, atzean sartuta egotea tokatzen zaion atzelariak asko sufritzen omen du. Ez da halako asko egon igande honetan Ogetan, ordea, Binakako Txapelketa Nagusiko partidari ñabardura ezarri dietelako hala Altunak eta Ezkurdiak nola Peña II.ak eta Imazek: Lau eta Erdikoa. Eta, hala, gorriek «kaiolan» oso trebeak direla erakutsita irabazi diete urdinei.
Ez sufritu gabe, baina ondo merezita, 0-1ekoaz gain beti aurretik izan direlako. Eta bide batez, final-laurdenetako play-offetara sailkatzeko egundoko urratsa eman dute aurrelari biek.
Txantxak albo batera lagata, neurketa oso nekagarria jokatu dute lau pilotariek. Jakina da Ezkurdiaren estiloa nolakoa den, atzerantz korrika egin baino nahiako baitu Arbizukoak aurrera egin eta airez edo sotamanoz pilotaren ibilbidea moztea. Baina aurrean Artolaren ordez Peña II.a egokitu zaie gorriei eta Tolosako aurrelariak are eta aurrerago jokatzeko hautua egin du.
Joan zen astean Lasoren ordezko lanetan garaile izan zen Altuna eta Ezkurdiaren aurrean, baina atzean Albisuk Imazek ez bezalako joa dauka eta aurrean erabakitzen saiatu da. Tolosarraren eta Imazen kalterako, zazpi pilota galdu ditu Peñak eta sakez falta bat ere egin du, kontrakantxara joan baitzaio pilotakada nahita zabalera atera ostean.
Eta ezin azkenera arte arnasarik sakon hartu ez Altunak ezta Ezkurdiak ere. «Bagenekien hasieratik zer-nolako partidak jokatzea egokituko zitzaigun. Astero jipoi handiak hartzen ditugu partidetan, baina nolanahi Josebarekin –Ezkurdia– oso gustura jokatzen ari naiz eta ilusio handia egiten dit garaipen honek, txapelketan aurrera egiteko aukera bat ematen digulako», onartu du, pozarren baina oso nekatuta, Jokin Altunak partida amaieran.
Ezkurdia, pilotako «liberoa»
Beti aurretik aritu dira eta hasierako 0-1ekoaren ostean 5-1 aurreratu dira gorriak. Dirudik jokatu baldin bada une horietan, harrika jokatu dute Altuna eta Ezkurdiaren alde, baina jokoa ez denez errenta, urdinek bati baino gehiagori ikara galanta sartu die tarteka, zimelaren zimelez ez etsitzeko erabakia hartu baitute.
Erremate lanetan Jokin Altuna Peña baino gehiago izan da, baina ez du tolosarrak horigatik bururik makurtu eta gorriek alde egin duten bakoitzeko, bikote urdina gainera etorri zaie behin eta berriro, 6na eta 12na berdintzera iritsi arte.
Tarteka lau pilotariak aurreko koadroetan katramilatu dira eta tanto bat berriz jokatzeko agindu behar izan du epaileak, Peñak Altunari traba egin diolakoan. Ez da beste halako konturik izan, baina bai pilotariak «kaiola» barrutik atera ezinda, tarteka atzerantz pilotakadaren bat jo badute ere, arnasa hartu ahal izateko, besterik ezean.
12nako berdinketaren ostean egin dute alde behin eta betiko Altunak eta Ezkurdiak. Arbizukoak beste bizkarra erakutsi diola Imazi esan genezake, baina bizkarra erakutsi baino, Oiartzungo atzelariaren korrikaldiak ikusi dituela esan beharko litzateke, munduko zulo guztiak estaltzeko lehertu arteko lana egin du-eta Imazek.
Ezkurdiak, bere ohiko estiloarekin, tanto batzuek amaitzea erdietsi du tarte erabakigarri horretan. Ez da merke egon zuloak topatzea, tarteka pilotari guztiak elkarren gainetik ihes egin ezinda izan direlako.
Alabaina, «libero» lan hori hain berea duenez Ezkurdiak, bera aritu da erosoen partidaren azken aldera, eta Imazek beherantz egin duen moduan, Peñaren gehiegizko arriskuek ere lana erraztu die gorriei. Azkenean, Jokin Altunak berak eman dio errematea norgehiagokari, Binakako Lau eta Erdiko modalitatean ere etorkizunik badutela erakutsiz, eta noizbait frontoi osoan aritzeko intentziorik balute, hor ere zeresanik badutela azpimarratuz.
PARTIDAKO FITXA
Iraupena: 69.25 minutu. Pilotakadak: 705. Sakez: 2 Altunak eta 3 eta falta 1 Peña II.ak. Egindakoak: 7 Altunak eta 3 Ezkurdiak; 3 Peña II.ak eta 1 Imazek. Galdutakoak: 4 Altunak eta 4 Ezkurdiak; 7 Peña II.ak eta 2 Imazek. Markagailua: 0-1, 1-1, 5-1, 5-2, 5-6, 6-6, 8-6, 8-7, 9-7, 12-7, 12-8, 12-12, 13-12, 17-12, 17-13, 17-14, 18-14, 19-14, 19-15, 20-15, 22-15. Gorabeherak: Sarrera ona Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Aurreneko sakea, urdin.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

