
2025ean 8.463 asilo eskaera jaso ziren Hego Euskal Herrian, CEAR Gobernuz Kanpoko Erakundean argitaratutako datu berrien arabera. Aurreko urtearekin, 2024arekin, alderatuta, kopurua jaitsi egin da, orduan 9.170 lagunek eskatu zuten eta.
CEARek jakinarazi duenez, Bizkaia da berriz ere helmugako toki nagusia 5.034 asilo eskaerarekin, aurreko urteko 4.916ak baino gehiago. Nafarroan, 1.441etik 1.415 eskaerara jaitsi da kopurua, Araban 1.483tik 1.264ra eta Gipuzkoan nabarmen egin du behera, 2024ko 1.330etatik 750era.
Horrela, Estatu espainoleko datuak kontuan hartuta, Hego Euskal Herria nazioarteko babes eskaera gehien jasotzen diren tokietako bat da, eta Bizkaia da eskera gehien jasotzen duena, Madril, Bartzelona, Santa Cruz de Tenerife eta Malagarekin batera.
Gobernuz Kanpoko Erakundeak mugak kanpora ateratzeari eta atzerritarrei buruzko araudiaren azken erreformari egotzi die eskaeren beherakada, asilo eskaera atzera botata ikusten dutenak kaltetzen dituena.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, erakundeak 5.370 pertsona artatu zituen 2025ean, prozeduraren fase guztietan laguntza juridikoa, soziala, psikologikoa eta harrerakoa eskainiz. Honetan, joera asilo eskaera kopuruaren bera izan zen, eta Bizkaia izan zen esku-hartze gehienak izan zituen lurraldea.
Hala, CEARek 3.088 pertsona artatu zituen zituen Bilbon (1.770 gizon eta 1.318 emakume), 1.507 Donostian (1.047 gizon eta 460 emakume) eta 1.559 Gasteizen (973 gizon eta 586 emakume).
Artatutako profilei dagokienez, CEARek nabarmendu du «egungo migrazio prozesuen aniztasunaren eta konplexutasunaren» isla direla, eta Ukrainatik, Kolonbiatik, Senegaldik, Malitik, Siriatik, Palestinatik, Venezuelatik, Perutik edo Ginea Konakrytik etorritako pertsonen «presentzia esanguratsua» dutela.
Kezka
Halaber, CEARek kezka handia agertu du pertsona askori eskaera atzera bota ahal dietelako bere kasua zehatz-mehatz aztertu gabe, eta, horren ondorioz, mehatxu larriak jasaten dituzten pertsonak jatorrizko herrialdera itzuli behar izaten direlako. Izan ere, 2025ean asiloa ematea 7 puntu jaitsi zen: soilik %11k jasotzen du.
CEARek ohartarazi duenez, Estatu espainolean asiloa ematea zazpi puntu jaitsi da 2024ko datuekin alderatuz, «aurreko urtean izandako hobekuntzari bira bortitza emanez». Orduan, kopuru hori %18,5ekoa izan zen, eta Estatua dagoeneko «Europar Batasunaren atzetik zegoen asilo eskubidearen aitorpenean».
Ebazpen negatiboak ia %77 igo dira eta guztien %42,5 dira, eta artxibatutakoak ere igo egin dira, %10 baino gehiago baitira.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
