Ikusle kontsumitzaile
«Zinemaren artea sistematikoki debaluatzen, baztertzen eta degradatzen ari da», eta horren adierazgarri argia da lan zinematografikoak ‘eduki’ gisa katalogatzeko gero eta joera handiagoa. Hori da Martin Scorsesek ‘Il Maestro’ izeneko saiakeraren bidez plazaratu zuen tesi zorrotzetako bat.
Badirudi, gero eta sarriago, ez dugula zinema ikusten, edukia baizik.
Zinemak —zentzu klasikoan, behintzat— denbora, arreta eta nolabaiteko jarrera emozionala eskatzen ditu. Edukia, aldiz, etengabeko lehian bizi da. Minututan neurtzen da, eten, bizkortu eta errukirik gabe abandonatu egiten da. Atxikitzeko sortua da; ez irauteko.
Plataformek ez dute pelikulez hitz egiten; katalogoez hitz egiten dute. Ez dituzte obrak sustatzen, algoritmoak baizik. Eta hor hasten da zinema kontsumo azkarreko beste edozein produkturen antza hartzen, modu kezkagarrian: trukagarria, ordezkagarria, baztergarria.
Film asko mugikorrean ikusten ditugu, pantaila artean zatituta, kontakizunak gure arreta sakabanatuarekin borrokan aritu beharko balu bezala. Zerbaitek bost minututan harrapatzen ez bagaitu, alde batera uzten dugu. Eta hor galtzen du zinemak: eskatzen diogunean gure urduritasunaren erritmora dantza egin dezala, scroll amaigabearen logika hutsalean.
Agian, sakoneko galdera ez da zinema eduki bihurtu ote den. Agian galdera da noiz, eta nola, utzi diogun ikusle izateari, kontsumitzaile bihurtzeko.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

