
Zaldibar Argitu plataforma Eitzagan bildu da duela sei urte zabortegian gertatutako ezbeharra gogoan izateko eta auziak, behingoz, aurrera egin dezala eskatzeko.
2020ko otsailaren 6an, Zaldibargo Eitzaga auzoko zabortegia amildu egin zen eta bertan lanean zeuden Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze lurperatuta gelditu ziren. Haien gorpuak bilatu arren, inoiz ez ziren aurkitu. Luiziaren ondorioz, amianto pilaketak aurkitu diren zabortegian, eta ikertu ostean konturatu ziren irregulartasun ugari ematen zirela bertan.
Plataformako kideek hitza hartu dute ekitaldian, eta azaldu dute iazko egoera berean daudela, ez baita ezer berririk argitu eta instrukzio fasea ekainaren 1era arte luzatu delako.
«Otsailaren 6 hartako goizean etxetik lanera irten ziren Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze, sekula ez itzultzeko. Zer eta milaka tona hondakinen azpian geratzeko. Zuhurtziagabekeriaz egindako giza hilketa bi egotzi zizkien enpresariei 2021ean epaitegiak. Bina homizidio bakoitzari. Hori ebazteko 21 hilabete behar izan zuten. Ingurumenaren aurkako delitua aztertzen duen auziak 72 hilabete daramatza instrukzio fasean», azaldu dute haserrea adieraziz.
Era berean, aipatu dute «urte osoan Eitzaga eta zabortegia ahaztuta izan ostean», urteurrenaren bezeperetan hirugarren auziaren berri izan dutela, baina Zaldibar Argitu ez dagoela auzi horretan pertsonatua .«Auziaren xedea ez da hondamendiaren arrazoiak eta arduradunak argitara ateratzea. Kontu bat baino ez aipatzeagatik: auziaren oinarri nagusietako bat Juan Mari Uriarte alkateorde ohiaren errelatoa da. Jakina, bera eta Maiztegi alkate ohia ez daude ikertuta, guztion harridurarako», adierazi dute.
«Argitu dadila dena –eskatu dute–, guk ez dugu arreta arazoaren muinetik aldenduko: zergatik gertatu zen hondamendia eta nortzuk izan ziren arduradunak». Plataformak exijitzen du epaitegiak instrukzioa amaitu dezala, ikerketaren ondorioak herritarren esku jar ditzala, eta auziak egin dezala aurrera auziak. «Guri dagokigunez, ziurta dezakeguna da, instrukzioak instrukzio eta auziak auzi, hemen jarraituko dugula, Eitzagako bizilagunen ondoan, Langileak, Osasuna eta Erantzukizunak aldarrikatzen», baieztatu dute.
Bestalde, Zaldibar Argituk 2020ko ekainean Pedro Alberdik, Alberto Sololuzeren koinatuak, esandako hitzak gogora ekarri ditu: «Ez dago Sherlock Holmes izan beharrik Zaldibarko zabortegian irregulartasunak izan direla baieztatzeko». Beraz, zergatik ari da hainbeste atzeratzen argi dagoen zerbaiten emaitza?

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
