
Otxandion egingo da aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, maiatzaren 16an, eta Udala eta UEMA hasi dira egunaren nondik norakoak antolatzen, herriko eragileekin lankidetzan. Bi urtean behin egin ohi da udalerri euskaldunen garrantzia nabarmentzeko topaketa, UEMAk jakinarazi dutenez. Aurrekoa 2024ko maiatzaren 18an izan zen, Lesakan.
UEMAko kideez gain, gainerako udalerri euskaldunen bilgune ere izaten da Udalerri Euskaldunen Eguna, eta aurtengoa ere horrela izatea nahi dute UEMAk eta Otxandioko Udalak. Horretarako, eta eguna ahalik eta erakargarriena izan dadin, pasa den ostegunean egin zuten lehen bilera herriko taldeekin eta eragileekin, Otxandioko Kultur Etxean.
Otxandioko Kirol eta Kultur Kontseiluan bildutako eragile guztiei eman zieten UEMAk eta Otxandioko Udalak egunaren asmoen, helburuen eta nondik norakoen berri, eguna herrikoia eta arrakastatsua izan dadin elkarlanean aritzea ezinbestekoa dela iritzita.
Horrela, arnasguneek eta udalerri euskaldunek euskararen biziberritzeari egiten dioten ekarpena ikusaraztea, eta euskararen lurgunea babesteko eta sendotzeko beharra nabarmentzea izango da maiatzaren 16ko asmo nagusia, festa eta aldarrikapena uztartuz.
Egun osorako egitarau zabala izango da, eta, ohi bezala, UEMAk batzar nagusia ere egingo du egun horretan Otxandion. Horrez gain, bazkari herrikoia ere antolatuko dute egitarauaren barruan. Antolatzaileek hurrengo asteotan zehaztuko dituzte egitarauaren eta ekitaldien nondik norakoak, baina orain arte bezala, «herritarren, euskalgintzaren eta erakundeen arteko bilgune» izatea nahi dute, «UEMAren beraren izaera islatuz eta euskal herritar guztiei euskarak behar duen pizkundera dei eginez».

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza
