
«Urrezko domina irabaztea posible ikusten dut» adierazi zuen Lucas Eguibar rider donostiarrak snowboard crosseko lehieketa olinpikoa jokatu bezperan. 32 urte bete berritan, bere buruanrengan sekulako konfiantza erakusten zuen gipuzkarrak; ez zen alpettik 2015ean Munduko Kopako txapeldun izan edota 2021eko Munduko Txapelketako garailea. Baina final laurdenetan amaitu da Eguibarren ametsa.
Larregi arriskatzeagatik, Nathan Pare estatubatuarrak bihurgune baten nahi gabe zangotrabatu du donostiarra eta lurrean aurkitu du gipuzkoarrak bere burua. Helmugara iritsi osteko helegiteak Nathan Pare bera ere kalera bidaltzeko balio izan du, baina Lucas Eguibarrekikoak eginda geratu dira, nolanahi, dominarik irabazteko lehiatik urrutiegi.
Alessandro Haemmerle austriarra, Eliot Grondin kanadarra eta Jakob Dusek austriarrak osatu dute snowboard crosseko podiuma, laugarren Aidan Chollet frantsesa izan delarik. Lucas Eguibarren arrastorik ez, tamalez, oker hasi zaizkion final laurdenetan utzi baititu aukerak bide bazterrean, atzetik aurrerako lanean murgilduta zegoenean.
Nathan Pare estatubatuarraz gain, Loan Bozzolo eta Jonas Chollet frantsesak izan ditu final laurdenetako bidelagun snowboarder donostiarrak; aurkari osoi gogorrak, egiari zor. Ondo hasi ohi ditu Eguibarrek lasterketak, baina oraingo honetan ez da horren fin ibili eta atzetik aurrera egin behar izan du, frantses biek aurrera jo duten bitartean.
Lasterketa erdian Eguibar hirugarren postura igo da, Pare gainditu ostean, baina hurrengo bihurgunean arinegi sartu da gipuzkoarra eta estatubatuarra Eguibar bera gainditzen ahalegindu da. Asko arriskatu du hor Nathan Parek, eta nahi gabe izan bada ere, zangotrabatu egin du amerikarrak euskalduna eta hor joan dira pikutara Lucas Eguibarren ametsak. Baita bere ametsak ere, egiari zor, arrisku handiko maniobra horren erruz.
«Jakina da halakoak beti gerta litezkeela, baina Nathanek badaki egin duen hori ez dela legezkoa», azaldu du Eguibarrek helmugan, oraindik disgustua hainetik ezin kendurik. «Hirugarren bihurgunean nik neuk egin nezakeen berak egin dudana, baina ez egitea erabaki dut. Batetik, ez delako legezkoa; bestalde, ez da nire estiloa. Denok gara profesionalak eta badakigu zertan ari garen. Beraz, Nathanek berak ere ondo daki egin duen hori ezin dela egin», adierazi du Eguibarrek, bere burua lasaitu nahian.
Txapeldun olinpikoa Alessandro Haemmerle austriarra izan dela aintzat hartuta, pena handiagoa ematen du Lucas Eguibarren erorketak. Izan ere, Eguibarren Haemmerle gainditzea zer den ondo asko daki ryder gipuzkoarrak: Ider Fjälleko (Suedia) Munduko Txapelketako finalean honen aurretik sailkatuta irabazi baitzuen Eguibarrek urrezko domina.
Alvaro Romero, final zortzirenetan
Lucas Eguibarren Olinpiar Jokoak izan badira Milano-Cortinako hauek, Alvaro Romero rider donostiarrak bere aurreneko esperientzia olinpiarra izan du. Bere herrikide eta idolo Eguibarrekin batera final zortzirenetako jaitsieran parte hartzea egokitu zaio. Kanpoan geratu da azkenean 22 urteko snowboarder gaztea, baina oso itxura ona eman du, azkenera arte lehiakor aritu baita final laurdenetatik at geratu bada ere.
«Jaitsierarekin pozik nago; ez horrenbeste emaitzarekin», laburbildu du. «Denok nahi izaten dugu beti gehiago; gehiago beti, gehiago. Baina halako egoera ikaragarri baten aurreneko aldia dut eta ondo etorriko zait esperientzia hartzeko. Familia guztia hemen izan da, zoragarria benetan», onartu du.
Pena bakarrarekin geratu da ryder gipuzkoarra. «Lasterketaren azken aldera erritmoa aldatzen saiatu naiz, baina ez zait nahi bezala atera. Lastima da, jaitsierarekin gustura geratu naizelako, baina emaitza honekin ezin inola ere pozik egon», azaldu du.
Hurrengo Olinpiar Jokoetarako lau urte geratzen zaizkit. Ondorioz, lanean eta ikasten jarraitzea dagokit, ez dago besterik», bukatu du Alvaro Romerok.

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Medios árabes dan por segura la destitución de Imanol Alguacil en el Al-Shabab

Cisma en el Alarde: dimite el general por la reacción machista a la denuncia de la cantinera

Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»
