
Mailys Vallade eta Liane‑Cho Hanen opera primak, Amelie Nothomb idazle belgikarraren ‘Métaphysique des tubes’ eleberrian oinarritua, Japoniako egilearen haurtzaroa birsortzen du, begirada poetiko eta introspektibo baten bidez.
‘Little Amelie’ filmak Japonian jaiotako Amelie neskato belgikarraren istorioa kontatuko du. Jaio denetik egoera begetatiboan dagoen haurra da –tira, hori da hasieran aipatzen dena, baina tartean zenbait ñabardura daude–, baina hiru urte betetzean, apurka-apurka, sentsazioen, aurkikuntzen, naturaren, familiaren, hizkuntzaren eta afektibitatearen bidez esnatzen hasiko da.
Istorio nagusia hori da, baina gidoiak oinarri sotil bat du: 1970eko hamarkadan girotzen da, eta familia protagonista belgikarra izanik ere, Japonian bizi da. Zertzelada txikien bidez argitzen da zergatia, eta herrialdeen arteko desadostasunek zenbait egoera sortzen dituzte pertsonaia batzuen artean. Protagonistak, adibidez, etengabe aldarrikatzen du bera japoniarra dela. Istorioa aurrera doan heinean, gaiak garrantzi handiagoa hartuko du, eta Amelie errealitate deseroso batzuei aurre egitera behartuko du.
Jaialdiak eta sariak
Filmak ibilbide nabarmena izan du jaialdi eta sarien zirkuituan, 2025ean estreinatu zenetik. Mundu mailan, ‘Little Amelie’ 2025eko Canneseko Zinemaldian aurkeztu zen, proiekzio berezien barruan. Annecyko Nazioarteko Animazio Zinemaldian, generoko jaialdirik ospetsuenean, ikusleak konkistatu zituen eta Publikoaren Saria irabazi zuen. Donostia Zinemaldian ere arrastoa utzi zuen, Europako Film Onenaren Publikoaren Saria eskuratuta. Hortik aurrera, jaialdi ugaritan izan da izendatua eta saritua, eta berriki Urrezko Globoetan eta Oscar Sarietan animaziozko film onenaren izendapenak ere lortu ditu.

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

La Red de Personas Torturadas de Euskal Herria exige nuevos pasos en su reconocimiento oficial

Declaran procedente un despido por no ir al trabajo tras cambiar la empresa las vacaciones

