
Nazioarteko jaialdi garrantzitsuetan –Venecia, besteak beste– parte hartu eta sari eta izendapen ugari jaso ostean –Urrezko Globoetan hiru izendapen barne–, Park Chan-wooken unibertso pertsonal eta oso berezia berriz ere gure zinemetan izango da ‘No Other Choice’ filmari esker. Filmak ikusmin handia piztu du nazioarteko zinemaldietan, eta berretsi egiten du zuzendariak bere burua etengabe berrasmatzeko duen gaitasuna, bere lanaren ezaugarri izan diren gaiak eta forma-lerroak baztertu gabe. Oraingo honetan, thriller kutsuko komedia beltzean murgilduko da, satira eta gehiegikeria erabiliz lan-merkatuaren egiturazko indarkeria eta kapitalismoaren deshumanizazioa erretratatzeko.
Abiapuntua, arrunta bezain asaldagarria: enpresa berean 30 urtez aritu ondoren kaleratua den gizon bat, sistemaren engranajean berriz sartzeko ezintasunaren aurrean. Lehiaren logika muturreraino eramatea erabakiko du, biziraupena joko ergel eta krudel bihurtuz. Kontakizun sozial errealista izan zitekeena fabula garratz eta zirraragarri bilakatzen da Parken eskuetan, non umore beltzak, biolentzia estilizatuaren eztandak eta eszenaratze milimetrikoak etengabeko tentsio dramatikoa ehuntzen duten.
Chan-wookek erakutsiko du artifizioa eta gehiegikeria ez dituela soilik ikuslea zirikatzeko erabiltzen; bere zineman hiperbolea gizartearen ispilu desitxuratua da, eta biolentzia, helburu bat baino gehiago, bazterketa eta prekarietatea normalizatzen dituen sistema baten sintoma gisa agertzen da.

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»

Cisma en el Alarde: dimite el general por la reacción machista a la denuncia de la cantinera

Haurdunaldiarekin batera ondutako disko berria iragarri du Izarok abendurako

