
Zubietako erraustegiko langileek enpresa hitzarmena negozitzeko saiakeren aurrean «ezezkoa eta mespretxua» jaso dutela adierazi dute. Honen aurrean, martxoan ostegunero lanuzteak eginen dituztela aurreratu dute eta, «aurrerapausorik ezean» apirilean greba deialdia egiteko aukera jarri dute mahai gainean.
«Sei urte pasa dira Zubietako erraustegiko CMG1 planta martxan jarri zenetik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Ekobal enpresari kudeaketa esleitu zionetik. Orduz geroztik, enpresako langileen batzorde ezberdinek Gipuzkoako Kale Garbiketako hitzarmenak jasotzen ez dituen lan baldintza bereziak eta zehatzak arautu eta gure osasuna babestuko dituen enpresa hitzarmena negozitzeko saiakerak behin eta berriz egin izan ditugu baina tamalez, enpresaren ezezkoa eta mespretxua besterik ez dugu jaso», salatu dute ohar baten bidez.
Nabarmendu egin dute erraustegiko langileek «arautu gabeko txandakotasun, arrisku eta toxikotasun handia daukan ingurune batean» lan egiten dutela eta, hori gutxi balitz, «babestu eta ordaindu gabeko baldintzak» dituztela salatu dute.
Aldarrikapen hauek Ekobal enpresari eta Gipuzkoako Aldundiari ere helarazi dizkiete. «Enpresak 12 ordura arteko lanaldi jarraituak egitera behartzen gaitu jada gure osasunerako kaltegarria den 24/7 txanda sistemako langileoi, aurreko edo hurrengo txandako lankideak lanera ezin badira etorri, Non Stop zerbitzua bermatuz langileen osasunaren kontura», jakinarazi dute.
Bestalde, «mantentze lanetako langileoi asteburuetan erreten-zerbitzua egitera ere behartzen gaitu enpresak, arautu eta ordaindu gabeko zerbitzu eta prestasuna ezarriz», adierazi dute. Enpresak, gainera, arrisku hau ez duela «aitortzen» deitoratu dute langileek.
Jakinarazi dutenez, enpresak hurrengo bilera baterako gonbidapena egin die eta eskertuta agertu dira keinu honen ondotik. «Hala eta guztiz ere, gure borroka areagotzeko asmoaren berri ere eman nahi dugu: Martxoan ostegunero lanuzteak egiteko prest gaude eta ez baldin badugu enpresaren aurrerapausorik ikusten apirilean greba deialdia egitera behartuak egongo gara».

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza
