
Otsailaren 17, 20, 24 eta 27 egunetan lau orduko lanuzteak egingo dituzte Errenteriako Papresa papereko lantegian. 110 langileri eragingo liekeen Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) inguruan prentsaren bitartez jakin zutela salatuko dute, egoera «larria» delakoan.
LAB, ESK, ELA eta CCOO sindikatuek osatzen duten enpresa batzordeak ohar batean salatu duenez, enpresako Zuzendari Nagusiarekin izandako bilera batean izan zuela asmo horren berri, eta ez zuela inolako daturik eman. «Onartezina iruditzen zaigu Papresaren enpleguari eta etorkizun industrialari zuzenean eragiten dioten erabaki garrantzitsuak prentsari jakinaraztea, langileen legezko ordezkariekin elkarrizketak hasi aurretik», adierazi dute.
Hortaz, mobilizazio dinamika bati ekitea «ezinbestekotzat» jotzen dute langileek, «lanpostuen defentsan, lantegiaren etorkizunaren defentsan eta langileriarentzako edozein neurri traumatiko kentzea exijitzeko».
Halaber, Enpresa Batzordeak zuzendaritzari eta CL Grupori dei egiten die «erantzukizunez» joka dezaten, «egiazko informazioa» eman dezaten eta elkarrizketa prozesu «erreal» bat ireki dezaten, Papresaren enplegua eta bideragarritasuna bermatzeko.

Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra

Samaa Kadri Kasmi: la mejor nota de Bachillerato en Nafarroa tiene nombre y vocación

Dos chicas de Barakaldo y uno de Balmaseda, entre los fallecidos en la pasarela de Santander

Quinto día de guerra: más ataques a Teherán pero problemas crecientes para EEUU
