NAIZ

Mozorro irudimentsuek bete dute Tolosako inauterietako egun handia

Txaranga hotsez gidatuta Tolosa mozorro irudimentsu eta karrozez bete da igande honetan. Denbora luzez mozorro originalenak prestatzen igaro ostean jai giroan ospatuko dute inauterietako igandea.

Kamerari ere erreparatu diote batzuek maskararen atzetik.
Kamerari ere erreparatu diote batzuek maskararen atzetik. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Lagun talde handiak elkartu ohi dira inauterietako igandean.
Lagun talde handiak elkartu ohi dira inauterietako igandean. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Une historikoak bergogoratu asmoz mozorrotu dira beste batzuk.
Une historikoak bergogoratu asmoz mozorrotu dira beste batzuk. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Taldean mozorrotzea hautatzen dute askok.
Taldean mozorrotzea hautatzen dute askok. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Txarangak ezin du hutsik egin Tolosan.
Txarangak ezin du hutsik egin Tolosan. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Tolomitak ere existitzen omen dira, Tolosa bailarako eski estazioa.
Tolomitak ere existitzen omen dira, Tolosa bailarako eski estazioa. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Tolosara itsasoa ere iritsi da.
Tolosara itsasoa ere iritsi da. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Txarangako kideak ere prest kaleak girotzeko
Txarangako kideak ere prest kaleak girotzeko (Andoni CANELLADA | FOKU)
Barraskilo lasterketak kale nagusian.
Barraskilo lasterketak kale nagusian. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Ardo zaleak mahatsez mozorrotzea erabaki dute.
Ardo zaleak mahatsez mozorrotzea erabaki dute. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Zerura begira esnatu dira igande goiz honetan tolosar eta inauterizale gehienak, baina nahiko ateri eutsi dio goizean zehar karrozen desfileari. Beste urtebetez tolosarrek demostratu dute irudimena borborka dutela eta molde guztietako mozorroak ikusi dira kale nagusian zehar. Inguruko herritarrak ere joan dira festaz gozatu eta mozorro irudimentsuen ideiak lapurtzera datorren urterako.

Barraskiloen lasterketak egin ditu lagun talde batek, beste batzuk une historiko gogoangarriak ekarri nahi izan dituzte akordura, izan da ardozalea izanik mahatsez mozorrotu denik ere, eta baita «Tolomitak, Tolosako bailarako eski estazioa» sortu duenik ere. Edozein kaletan txarangek girotutako espero gabeko mozorroekin egingo duzu topo igande honetan.

Goizean goizetik, 08.00etatik hain zuzen ere, Felipe Gorriti plazan bildu dira tolosarrak eta Dianarekin batera poz hotsez bete dituzte kaleak musikaren erritmoan. 10.00etan abiatu dira txarangak eta ordubete beranduago abiatu da karroza eta konpartsen irteera.

Mozorroak, musika eta jai giroa da nagusi horren berezia izaten den igandean Tolosan. Arratsaldean zehar ere musikak bete ditu kaleak aurrez iragarritako dantzaldia egongo da Zerkausian 19.00etan eta 22.30etan Janus Lesterren kontzertua Euskal Herria plaza. Hala ere, edozein kaletan topatu daiteke txarangaren bat giroa alaitzen.