
Binakako Txapelketa Nagusiko lehen fasea azken txanpan sartu den honetan ondoriorik atera ahal bada, hori txapela irabazteko faborito argienak Olatz Arrizabalagak eta Arrate Bergarak osatzen duten bikotea direla da. Bost partida jokatu eta bostak irabazi dituzte eta Goiuri Zabaleta eta Nahia Bertiz (igandean Miriam Arrillagak ordezkatu behar izan zuen), aldiz, kinka larrian daude, beste hainbeste partidetan garaipen bakarra lortuta.
Aurreko astean Itsasun bezala, Olatz Arrizabalagak bere seigarren txapela nahi duela berretsi zuen igandean Lasarte-Orian, oso giro ederrean jokatu zen jaialdian beste erakustaldi bat emanda eta, Arrate Bergararekin batera, aipaturiko Zabaleta-Arrillagari 22-11 irabazi zieten.
Dena dela, Michelin pilotalekuko kantxan azken emaitzak iradoki dezakeena baina partida hobea jokatu zuten, lau pilotariak maila ederrean aritu ziren, baina kontua da Olatz Arrizabalaga serio jarri eta partidari beste abiadura bat ezarri zionean Zabaleta-Arrillagak ezin izan ziotela bizkaitarrak jarritako erritmoari jarraitu. Txapelketa osoan bezala, Arrizabalagak eta Arrate Bergarak oso bikote sendoa osatu zuten, bizkaitarrak sekulako tantoak amaitu zituen eta, oraintxe hartu duten joko mailarekin, begirada guztiak gainean dituzte iazko txapeldunordeek.
Igandeko jaialdian gazte mailako beste bi partida ere jokatu ziren eta nabarmendu beharra dago Itxaso Iparragirrek lehen aldiz jokatu zuela halako txapelketa batean bere herrian eta Itsasne Lizarralderekin batera garaipena eskuratzerik izan ez zuen arren, ziur sekula ahaztuko ez duen eguna bizi izan zuela gertukoenen babespean.
Binakako txapelketak jardunaldi bikoitza izango du hurrengo igandean, Bizkaiko Etxebarrin eta Gipuzkoako Asteasun. Gauzak gori-gori daude eta puntu bakoitzak gero eta garrantzi handiagoa du.
Aipaturiko Arrizabalaga-Bergarak bost puntu dituzte eta jarraian daude Aldai-Arrillaga, lau garaipenekin. Ruiz de Infante-Mendizabal bikotea hirugarren sailkatua da, bi punturekin baina partida bat gutxiago jokatuta. Hauekin berdinduta daude Ibarrola-Erasun, eta atzerago ageri dira Sagardui-Gaminde, hiru partidetan puntu bat eskuratuta; Zabaleta-Bertiz, bostetik puntu bakarra lortuta; eta Etxegarai-Capellan, lau partidetan lau porrot jasota.

Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti

Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra

Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’

«Tenemos que lograr que las niñas se quieran, se valoren y que hagan lo que quieran»
