
Super Amara Bera Bera Kopako egungo txapeldunal Aula Valladolidekin neurtuko ditu indarrak Kopako final laudenetan. Atarrabiako Replasa Beti Onak txapeldunordeak, berriz, Atletico Guardes talde galiziarrarekin jokatu beharko du astearte honetan Donostiako Aquariumean egin den zozketaren arabera.
2019an Lasesarren jokatu zen Kopako edizioan donostiarrak eta Puzelako taldea neurtu ziren finalean. orduko hartan gipuzkoarraz erraz nagusitu ziren finalera leher eginda iritsi zen arerio baten aurka. Hala, azken emaitza 30-17 izan zen Bera Beraren alde.
Izan ere, Kopan ez du parekorik talde donostiarrak. Bera Berak Kopako azken hiru edizioak irabazi ditu, eta bederatzi irabazi ditu bere historian orotara. Maiatzaren 8tik 10era Illunben jokatuko den titulu berri bat irabazteko faborito nagusia izango da ere, azken aldian bolada txarrean murgilduta badago ere. Azken bost norgehiagokatik lau galdu ditu eta liga sailkapeneko bigarren postura erori da, Rocasa Kanaria handiarenganbdik puntu batera, Atletico Guardes taldearekin 29na puntura berdinduta.
Bere aurkaria, nolanahi, ez dago kukurruku askorik jotzeko moduan. Sailkapeneko hamaikagarren postuan dago 13 punturekin eta azken bost partidatik bakarra irabazi du Valladolideko taldeak.

Nolabait esatearren zortedun izan da Bera Bera zozketa honetan. Valladolid ez da egokitu zekiokeen aurkaririk gogorrena eta baldin eta finalerdietara sailkatuko balitz, Elda prestigio eta Grafometal sporting La Rioja taldeen arteko demaren garailea izango luke aurkari. Alegia, ligako bederatzigarrena –Elda– edo hamargarrena –La Rioja–.
Alderik zailena
Replasa Beti Onak taldeari lehiaketaren alderik gogorrena egokitu zaio, zalantzarik gabe. Hasteko, Atletico Guardes ligako hirugarren sailkatuaren kontra jokatu beharko du final laurdenetan. Finalerdietara sailkatzeko balentria egingo balu, berriz, Rocasa kanaria handia liderra edo Granollers ligako zazpigarren sailkatuaren arteko irabazlea izango luke aurrean Atarrabiako taldeak.
Hala ere, talde nafarra bera ere ez da badaezpadakoa. Partida bat gutxiago jokatu arren –Atletico Guardesen antzera– sailkapeneko bosgarren postuan dago, 22 punturekin, eta mailari eusteko ez ezik, gorantz begiratzeko moduan dago Atarrabiako taldea.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
