
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du joan den urtarrilean Tolosan emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta. Atxilotuak emakumeari aurretik lana eskaini zion gero eraso egin zion establezimenduan garbitzaile izateko, Lakuako Gobernuko Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Urtarrilaren hasieran, 38 urteko gizon batek Tolosako ileapaindegi bateko garbitzaile gisa lana eskaini zion 44 urteko emakume bati. Lan baldintzak negoziatu ondoren, gizonak establezimenduraino eramango zuela esan zion emakumeari. Iritsi zirenean, emakumeari sexu erasoa egin zion eta erasoa isilean gordetzeko koakzionatu zuen.
Azkenean, joan den astelehenean, otsailaren 16an, biktimak salaketa egin zuen Ertzaintzan, eta handik egun batera ustezko erasotzailea Tolosako Rondilla kalean atxilotu zuten sexu erasoaren delitua leporatuta. Atxilotua polizia egoitzara eraman zuten, eta asteazken honetan jarri dute epailearen eskuetan.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos

