
Euskoaren esperientzian oinarrituta, tokiko moneta osagarri bat sortzeko urratsak ematen ari da Gure Moneta ekimena, etorkizunean mugaz gaindi erabili ahal izateko helburuarekin. Martxan daude dagoeneko eta atzo Errenterian egindako aurkezpenean aurreratu zuten 2026ko azken hiruhilekoan moneta berria erabili ahalko dela Oarsoaldean zein Baztanen.
Azken bi urteetan Hego Euskal Herrian Gure Moneta sortzeko proiektuan lanean aritu direla azaldu zuten, Ipar Euskal Herriko Eusko monetaren ereduari jarraituz. Moneta hau garapen ekonomikorako eta enplegua sortzeko tresna izango da, baina baita justizia soziala, trantsizio ekologikoa edota euskararen defentsa lantzeko tresna ere. Horretarako, azaldu dute «ezinbestekoa« izango dela moneta ordaintzeko modu gisa onartuko duten merkatari, enpresa, ekoizle, elkarte eta abarren konpromisoa.
Gaineratu zutenez, Gure Moneta bakar bat ere ez da Euskal Herritik aterako. Horrek esan nahi du sortzen den aberastasun guztia lurraldean geratuko dela eta bertako ekonomia indartzeko balioko duela, bultzatzaileen aburuz.
Aurkezpenean Euskoaren inguruko hainbat datu esanguratsu partekatu zituzten: Euskal Elkargoko 158 udalerrietan erabiltzen da, 1.500 erabiltzaile profesional ditu, 4.500 erabiltzaile partikular ditu, 38 herriko etxek erabiltzen dute, Euskal Elkargoa bazkideetako bat da eta ia 5 milioi eusko daude zirkulazioan gaur egun.
Aurkezpenean izan ziren Gure Moneta proiektuaren koordinatzaile Luix Intxauspe eta lehen proiektu pilotuak martxan jarri diren Oarsoaldeko eta Baztango lantaldeetako kideak, hots, Olatz Olaizola eta Aintzane Ariztegi, hurrenez hurren.
Nabarmendu nahi izan zuten monetak oraindik ez duela izenik eta billeteen diseinua oraindik ez dagoela erabakita. Udara bitarte hau lantzen arituko dira.
Proiektua aurkeztearekin batera guremoneta.eus webgunea ere martxan jarri dute, non proiektuaren xehetasun guztiak azaltzen diren eta bazkide egiteko aukera ematen den.
Herriz herri, moneta bat
Ekitaldian azaldu zutenez, Gure Moneta martxan jartzeko eta hurrengo urratsak emateko masa kritikoa sortu behar dute. Horretarako, ‘Herriz herri, moneta bat’ kanpaina abiatu dute.
Kanpainaren helburua 2026. urtearen amaierarako gutxienez 1.000 bazkide laguntzaile lortzea da, proiektua ekonomikoki babestuko dutenak, beraien gaitasunaren arabera.
Proiektuak hainbat erakunderen babesa dauka, hots, Nafarroako Gobernuarena, Gipuzkoako Foru Aldundiarena, eta Baztango eta Oarsoaldeko udalena.

Zupiria y ertzainas han podido hacer un uso ilegal de las grabaciones de bodycams en Loiu

La Polla Records: Reeditando mensajes necesarios de una banda imprescindible

Maya pide «prudencia y respeto» tras hacerse públicas las denuncias por agresiones sexistas

Errenteriako alkateak «biktimak eta haien nahia» babestera deitu du Xenpelar eta Maya auzietan
