
Lilatoiaren 36 edizioa egin dute igande honetan Donostiako Boulevardean. Aurten, 6.500 emakumek hartu dute parte berdintasunaren alde urtero antolatu ohi duten lasterketa herrikoian. Gainontzeko edizioetan ere gertatu den bezala, jai giroa eta aldarrikapena uztartu dituzte. Gainera, eguraldia lagun izan dute gaurkoan, giro eguzkitsua izan baita goizean goizetik.
5 kilometro egin dituzte parte hartzaileek, martxoaren 8a ate joka dugun honetan, berdintasuna aldarrikatzeko. Lilatoiaren lehen edizioan baino dezente parte hartzaile gehiago izan ditu aurtengoak, izan ere, lehendabiziko horretan 130 emakumek eman zuten izena. Gaur, aldiz, 6.500 andrazko korrikalarik egin dute bat ekimenarekin.
Feminismoaren adierazgarri den kolore moredun kamisetak soinean abiatu dira milaka emakume Boulevardetik, bakoitza bere erritmoan. Gehienak lagunekin edota senideekin apuntatu dira, eta batera egin dute bidea; askok, baita eskutik helduta ere.
Helmugara heltzen lehena Mikele Zurutuza izan da, 18 minutu eta 34 segunduan egin baitu ibilbide osoa. Bigarren postuan geratu da Itziar Ibarbia, 7 segundu beranduago heldu baita helmugara. Maitane Guerrero izan da hirugarrena, 19 minutu eta 24 segunduko marka eginda.

Zazpi euskal gazte dira aurtengo Korrikako mezuaren egileak: «Euskara gara eta hemen gaude!»

Fallece el expreso Jon Bilbao Moro, que pasó casi 29 años en una decena de prisiones españolas

Garzón, el juez que desoyó cientos de denuncias de tortura, preside la ‘Comisión de la Verdad’

Vuelco en la Ertzaintza al ganar Euspel, el único sindicato que no firmó el convenio con Lakua
