Geure jostailuak
Duela egun batzuk argitaratu zen ‘Toy Story 5’ filmaren trailerra, eta, ekainera arte zinemetara iritsiko ez bada ere, lerro batzuk eskaini nahi dizkiot hainbeste maite dudan saga honi. Film berrian, Buzz Lightyear, Woody, Jessie eta gainerako taldekideek erronka berri bati egin beharko diote aurre: Lilypad izeneko tableta. Alegia, betiko jostailuak teknologiaren eta pantailen mehatxuaren aurrean.
‘Toy Story’ sagak funtsezko tokia betetzen du animaziozko zinemaren historian eta, oro har, herri kulturan. Ordenagailuz erabat animatutako lehen filma izateaz gain, istorioak kontatzeko modu berri baten hasiera ere izan zen. Bere eragin teknikoa iraultzailea izan zen, baina bere benetako ondarea berrikuntza bisualetik harago doa; adin guztietako ikusleak hunkitzeko eta haiekin konektatzeko duen gaitasunean datza.
Hasieratik erakutsi du familiari zuzendutako filmak inteligenteak, dibertigarriak eta, aldi berean, gogoetatsuak izan daitezkeela. Pantailan agertzen diren pertsonaiak jostailuak baino gehiago dira; gure haurtzaroaren ispilu txikiak dira, gure beldurrak eta gure ametsak islatzen dituzten lagunak. Bereziki hirugarren atala nabarmenduko nuke; maisulana da, bere sakontasun emozionalagatik eta itxiera narratibo bikainagatik.
‘Toy Story’ animazioa birdefinitu duen kultur fenomenoa da, eta hazteak ez duela gure benetako izaera atzean uztea esan nahi gogorarazi digu.

Samaa Kadri Kasmi: la mejor nota de Bachillerato en Nafarroa tiene nombre y vocación

Dos chicas de Barakaldo y uno de Balmaseda, entre los fallecidos en la pasarela de Santander

Quinto día de guerra: más ataques a Teherán pero problemas crecientes para EEUU

Ahanzturaren aurkako musika: Martxoaren 3koa gogoratzeko 50 abesti

