
Bi urteko atzerapenaren ostean iritsiko da Guillaume Senez zuzendutako ‘Une part manquante’ filma.
Romain Duris, Judith Chemla eta Mei Cirne-Masuki aktoreak ditu protagonista, eta filma Sevillako eta Torontoko zinemaldietan estreinatu ostean iritsiko da zinemetara. Istorioa Tokion girotua dago eta benetako testigantzetan inspiratua dago.
Egunero, Jayk bere taxia gidatzen du Tokioko kaleetan zehar, Lily alabaren bila. Bederatzi urte daramatza Lily ikusi gabe, familiako gatazka baten ondorioz. Amore eman eta Estatu frantsesera itzultzeko prestatzen ari denean, Lily bere taxira igoko da… baina ez du aita ezagutzen.
Galdutako denbora berreskuratzeko asmoz, Jayk bere askatasuna arriskuan jarriko du Japoniako kaleetan zehar egindako ihesaldi batean. Ustekabeko topaketa gisa hasten dena, sistemaren eta ahanzturaren aurkako lasterketa bihurtuko da.
Pelikulak ez du aitatasuna soilik lantzen; immigrazioaren gaia ere presente dago. Horri buruz, zuzendariak azaldu du: «Nire hasierako ideia beste herrialde aberatsago batera doan atzerritar baten istorioa kontatzea zen, hizkuntza, erlijio eta kultura desberdinekin. Pelikularen gai nagusia agerikoa da –Japonian banandu ondoren seme-alaben zaintzaren egoera–, baina obrak beste gai oso garrantzitsu bat ere jartzen du agerian: alteritatea. Kasu honetan, frantziar bat egoera zehatz honetan, baina ohituta gaude horrelako istorioetan protagonista afrikarrak, hegoamerikarrak edo Ekialdeko herrialdeetako pertsonak izatera. Neure buruari galdetu nion ea egongo ote zen gauzak beste modu batera esploratzeko modurik, ikusle batek, ni bezalakoa, beraiekin identifikatu ahal izateko».

UCO y UDEF, dos arietes judiciales marcados por la violencia y el espionaje

El Ayuntamiento de Etxebarri condena los altercados y apoya la actuación policial

Batalla para salvar el frontón que corona la sierra de Urbasa

Feministas de Errenteria critican el «patriarcado más rancio» ante los casos Maya y Xenpelar

