
Irungo Alarde Parekidearen Juntak gipuzkoar herriko Udalari «hiritar guztientzako Alarde bat antola dezala» eskatu dio. Berdintasuna ezinezko bihurtzen duten oztopo guztiak «desager» daitezen eskatu diete instituzioei.
«1998az geroztik bi alarde egiten dira Irunen: bata, emakumeak kantineren paperean baizik onartzen ez dituena. Bestea, ez baztertzailea, Emakunderen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes ekonomikoaz partikular talde batek antolatua, parte hartu nahi duten orori zabalik», dakar gogora astearte honetan zabaldutako oharrak.
Urteetan atzera eginez, Alardea Herriko Etxeak «udal ez baina kontzeju huts zelarik ere» antolatzen zuela azpimarratu dute, XIX. mendearen bigarren erdialdeaz geroztik gaur egun ezagutzen dugun eran eginez. «Uste dugu tenore honetan gure hiriak berriro merezi duela Udalak antolatutako Alardea».
«Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun- printzipioa, bai eta sexuagatik ezein bazterkeriaren debeku berariazkoa ere, gure udal erakundea barne den ordenamendu juridiko guztietan jasota daude. Halaber, gure Autonomia Estatutuak ere ezartzen du botere publikoen eginbeharra, baldintzak sustatzekoa eta oztopoak gainditzekoa, pertsonek eta beraien taldeek erdiets dezaten berdintasun benetako eta eraginkorra», adierazi dute.
Zentzu horretan, «emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna betebehar legal, moral eta politikoa» dela defendatu dute, «emakumeen eskubideak bermatzea dakarrena, bai eta pertsona guztientzako aukera berak eraikitzea ere».
Honela, zuzenean dei egin die arduradun politikoei, berdintasuna ezinezko bihurtzen duten oztopo guztiak «desager» daitezen.

Le Priol, eskuin muturreko militantea: «Arambururen heriotzaren egilea naiz»

Iker Aristu iruindarra hil da; torturaren biktima gisa aitortu zuen nafar Gobernuak

Adiós a Juan Mari Feliu, referencia del montañismo, del antifranquismo y del abertzalismo

Lekeitioko Antzar Eguna bertan behera geratu da 20 urteko gazte bat kaian hil ondoren
