
«Nik uste dut plan ona dela, goizean Korrikan partehartzea eta arratsaldean gu animatzera etortzea». Maite Valerok esan du eta asko dira bat egingo dutenak. Igandekoa egun handia izango da Bilbon, Korrika bertan amaituko baita hamar egun hauetan Euskal Herriko bideak euskararen defentsan ibili ondoren, eta berezko egitaraua txikia izango balitz, jardunaldiak emakumezkoen kirola babesteko aukera eskainiko du ere. Athleticek Atletico hartuko du San Mamesen eta bertan asteazken honetan egon den komunikabideekin topaketan, zuri-gorriek harmailaren laguntza izatea espero dutela adierazi dute, denboraldiaren azken txanpan egongo den norgehiagoka erakargarrienetakoari aurre egiteko.
Lehoien ikasturteak ez die momentuz aurreikuspenei eutsi, baina iazko laugarren postura heltzeko aukera matematikoak badaude oraindik eta erronka hori gainditzeko, ezinbestekoa omen da Atleticori irabaztea. Izan ere, talde madrildarra saikapenean harrapatuko dute hiru puntuak eskuratuz gero. Gainera, denboraldi honetan San Mamesen jokatutako aurreko bi partidek bisitariek aise eraman dituzte eta Athleticen «arantzatzo hori daukagu. Bartzelonaren eta Real Madrilen aurkako bi partida horietan ez gara gu izan, dezente sufritu dugu eta arantzatxo hori kentzeko gogoak ditugu», onartu du Clara Pinedok.
Atleticori berari dagokionez ere, motibaziorik ez da falta. Alde batetik, lehen itzuliko gogorapen onak, bilbotarrak beren une onenean ez egon arren, Madriletik puntu bat ekarri baitzuten, «lan oso ona eginez, bereziki defentsan» eta, beraz, erreferentzia baliagarria izan daiteke, Maite Valeroren ustetan. Kopan, berriz, koltxoneroek erraz gainditu zuten kanporaketa. «Oso jokalari onak ditu, horregatik egoten dira sailkapenaren goikaldean, aurten irregularragoak izaten ari badira ere. Ondo defendatzen saiatu behar gara, lehen itzulian egin genuen bezala, eta gero gure aukerak sartzen ere», azaldu du nafarrak, garrantzitsuena «guregan zentratzea» izango dela azpimarratuz. «Gure lana ondo egiten saiatu behar gara, gauzak ondo egiten ditugunean garaipenetik gertuago baikaude. Horrela lortuko dugu Atleticoren indarguneak ahultzea» eta, bide batez, Bartzelonaren kontrako partidaren «aurreko dinamika positiboa berreskuratzea».
Horrela uste du Ane Elexpuruk ere. «Bartzelonaren aurkako neurketan izan ezik, azken partida hauetan askoz hobe egon gara, zelaian elkarrekin egonez eta ondo defendatzen eta joku alaiago batekin» eta horri berrekin beharko dio Athleticek «oso jokalari onak dituen aurkari» baten kontra. «Partidak erabakitzen dituzten jokalari on horietakoak ditu Atleticok, aurkari konplikatua da. Baina denboraldia oso irregularra egiten ari dira, lehen itzuliko norgehiagokan ondo aritzeko gai garela erakutsi genuen ta, gainera, San Mamesek eskaintzen digun motibazio extra izango dugu. Oso ilusionatuta gaude eta partida on bat egin dezakegula badakigu, batez ere gure zalegoa onena delako eta beti gurekin dagoelako», esan du hegalekoak.
2030ra arte zuri-gorriz
«San Mamesen jokatzea beti da berezia eta esperientzia bakarra», azpimarratu du Clara Pinedok. «Eta gainera igandekoa sekulako partida da. Sekulako aurkari baten kontra, aurten irregularra izaten ari bada ere, eta gainera asko daukagu joan. 21 puntu daude oraindik lehian, laugarren postutik 10 puntutara gaude eta matematikoki aukerak ditugu oraindik. Seguruenik, denboraldi hau ez da ari izaten espero genuena, oso urte onetatik baitgatoz, baina hor gaude, ez dugu amorerik emango eta lehiatuko dugun puntu bakoitza eskuratzen saiatuko gara, igande honetakoekin hasita».
Erasotzaile bilbotarrak badauka gainontzeko arrazoi bat Atleticoren kontrako norgehiagokari gogoz ekiteko. Bere kontratuaren berritzea, alegia. Denboraldi bat gehiago bazeukan oraindik kamiseta zuri-gorriarekin, baina gaur bertan luzatu du beste hiru urtez, 2030ra arte hain zuzen ere. «Athleticekoa naiz txikitatik eta hemen jarraitzeko aukera izateak asko pozten nau. Nere lehen aukera eta bakarra zen hemen jarraitzea, oso argi neukan eta erreza izan da», adierazu du.

Sánchez, Abdul-Jabbar y una carrera por la pole entre EH Bildu y PNV

Los precios que publica Idealista ya están un 29% por encima de lo que firman los notarios

29N: Sánchez adelanta elecciones con la vivienda como ventana de oportunidad contra la derecha

Una violenta y fuerte tormenta inunda calles y provoca cortes de luz en Bilbo

