
Victor Garcia Leon-ek gurasoen nahiei eta haien segurtasun faltari buruzko filma dakar. Marian Alvarez, Israel Elejalde, Juan Diego Botto, Natalia Reyes eta Pilar Castro dira protagonistak, eta gidoia Borja Cobeaga donostiarrarekin batera idatzi du. Ekoizleen artean, Nahikari Ipiña bizkaitarra buru duen Sayaka Producciones ekoiztetxea ere ageri da.
Alicia eta Gonzalo erdi mailako bikotea dira, eta beren semea, Fer, eliteko ikastetxe laiko batean matrikulatzeko aukera izango dute. Gurasoentzat, aukera horrek goi-klaseko munduan murgiltzea ekar dezake: lagun berriak, diru-sarrera handiagoak eta abantaila ugari. Semeagatik egiten omen dute. Baina beldurren eta printzipio moralen arteko kontraesan horretan, bikotearen nahiak nagusitzen hasiko dira, ordura arte zalantzan jarri ezinezkotzat jotzen zutena kolokan jarriz.
Zuzendariaren hitzetan, «gure nahiei eta gure miseriei buruz hitz egiten duen istorioa da. Protagonistak seme-alabengatik beldurra duen guraso bikotea dira; edo, hobeto esanda, izan beharko luketena izatera inoiz iritsiko ez diren beldurra dute, direnaren beldurra, eta zertan bihur daitezkeenaren beldurra. Eta, agian, amatasunak eta aitatasunak behartzen zaituzte onartzera batzuetan gure beldurrek gure printzipioek baino gehiago balio dutela».
Ekoizleen hitzetan: «Victor Garcia Leon eta Borja Cobeaga elkarrekin lanean ikustea aukera aparta izan da. Idazten gozatzen duten bi zinemagile dira, norberaren eta besteen kontraesanei buruz hausnartzen dutenak, eta hori oso interesgarria iruditzen zaigu. Kasu honetan, seme-alaben heziketa zein desioen, tranpolin sozialaren eta askotan horretan bertan geratzen diren asmo onen metafora gisa planteatzen da istorioa. Komedia dramatiko honen bidez gai horri heltzeko une egokia zela sentitzen genuen».

Al alcalde de Tutera no le gusta que Laura Pausini felicite a sus «amados vascos» desde Iruñea

Fallece el catedrático y militante de mil causas Ramón Zallo: «Hice lo que tenía que hacer»

Una docena de activistas vascos se embarcará en la flotilla humanitaria que navegará a Gaza

Iniciativas para reconocer y reparar a Josu Zabala, discriminado en Irun respecto a Manzanas

