
Veneziako jaialdian aurkeztu eta Donostia Zinemaldiko Perlak Sailetik igaro ondoren, Paolo Sorrentino zinegile italiarraren lan berria, ‘La Grazia’, zinemetara iritsiko da.
Filmaren protagonista Mariano De Santis (Toni Servillo) da, Italiako Errepublikako presidentea, bere agintaldiaren azken txanpan: alarguna, katolikoa eta jurista. Karguaren amaierak bi erabaki erabakigarri jarriko dizkio aurrez aurre: alde batetik, eutanasiaren legea onartu ala ez erabaki behar du; bestetik, espetxean zigorra betetzen ari diren bi presoren indultuak aztertu. Politikan hartu beharreko erabaki horiek guztiek presio eta erantzukizun handia dakarkioten arren, bere barne-gatazkarik sakonena ez dago bulegoetan, baizik eta bere bizitza pribatuan: hildako emaztearen oroitzapena eta inoiz itxi ez zen iraganeko zauri bat.
Sorrentinok, protagonista nagusia politikoaren eta pertsonalaren arteko bidegurutzean kokatuko du. Filmak boterearen izaeraz eta haren mugaz hausnartuko du, baita justizia legalaren eta justizia moralaren arteko tentsioaz ere.
MUBI banatzailea
MUBI banatzailea eta streaming plataforma iaz sartu zen Europako merkatuan ‘The Mastermind’ filmarekin. Baina albiste garrantzitsuena beste bat izan zen: MUBIri egindako boikotak indarra hartu zuen iaz, Sequoia Capital inbertsio-enpresarekin eta honek Kela teknologia militarreko enpresa israeldarrarekin dituen loturengatik. Lotura hori hainbat zinemagilek salatu zuten, besteak beste Film Workers for Palestine taldekoek, MUBI Gazako indarkeriaz baliatzen den erakunde batekin elkartu delako.
Sorrentinoren lan berria MUBI-k banatuko du. Veneziako jaialdian genozidioari buruzko galdera bat saihestu zuen, eta modu generikoan adierazi zuen: «Zinemak eragin politikoa izaten saiatu beharko luke». Bere film berriak, ‘La grazia’, gobernuaren erantzukizuna aurrez aurre aztertzen duen arren, urrun geratzen da Berlusconiren aurkako ‘Silvio (y los otros)’ filmean egin zuen satira garratzetik.

Manifiesto plural contra el fascismo con llamada a la marcha de EH Bildu y a votar

«Europa ya ha vivido ciberataques graves, pero este caso es distinto»

Un hombre es trasladado al hospital tras ser arrollado por el metro en Portugalete

EH Bildu refuerza su acción política con la aportación de David Fernàndez

