
2019ko ‘Ready or Not’ (gazteleraz ‘Noche de bodas’) beldurrezko komediaren bigarren zatia iritsiko da zinemetara. Matt Bettinelli-Olpin eta Tyler Gillett ditu berriz ere zuzendari, eta Samara Weaving protagonista.
Ezkontza-gauean, senarraren familia aberats eta xelebreak emakume bati (Weaving) aspaldiko tradizio batean parte hartzeko gonbita egiten dio. Tradizio hori bizirik irauteko joko hilgarri bihurtzen da.
Hori izan zen lehenengo filmaren premisa, eta bigarren zatian, aurreko filmeko gertaeren ondoren gertatzen direnak kontatzen dira. Le Domas familiaren erasotik bizirik atera eta berehala, Grace konturatuko da jokoaren hurrengo mailara iritsi dela, eta, oraingoan, Faith ahizparekin lehiatuko da; harreman hotza du harekin.
Gracek aukera izango du bizirauteko, arreba salbatzeko eta mundua kontrolatzen duen Kontseiluaren Goi Tronua eskuratzeko. Lau familia etsai izango ditu tronua lortzeko lehian, eta irabazten duenak gobernatuko du dena.

Eneko Andueza sitúa al euskara como «una amenaza más» contra los derechos laborales

«Gerra inperialistaren aurkako» aldarria zabaldu du EHKSk Iruñeko kaleetan

El Ejército israelí intercepta la Flotilla y detiene a 175 personas, entre ellas siete vascas

Lutxi Urigoitia: Una película a quemarropa para una sentencia inexistente

