
Lucia Pradesek Super Amara Bera Berako atezain lanetan jarraituko hurrengo bi denboraldietan. «Hazteko eta kolore hauek defendatzen jarraitzeko», hartu ei du erabaki hau Castellon 2001eko urriaren 5ean sortu zen jokalariak.
Mediterraneo itsasoari begira jaio eta hazitako neskatoak dagoeneko bi denboraldi bete ditu Donostian, eta dagoeneko 76 partida jokatu ditu Gipuzkoako taldearekin –55 Ligan, 14 Europan, 4 Superkopan eta 3 Kopan-. Iazko abenduan jokatu zen Munduko Txapelketan Espainiako selekzioarekin ere jokatu zuen eta bere garaian «etorkizuneko atezain» izango zela ziotenek argi ikusi dute etorkizun hori ongi baino hobeto bete duela Pradesek.
Izan ere, Bera Berako atezainak bere posturako kide apartak izan ditu Donostian aritu den bi urte hauetan eta bietan minuturik garrantzitsuenak jokatu ditu azkenean. Hala, Tamara Kostic serbiarrarekin partekatu zuen atea joan den denboraldian, eta aurten Nicole Wiggins Herbehereetako jatorria duen atezain madrildarrarekin.
Urte hauetan bietan «itxaroten, erreakzionatzen eta konfiantza hartzen» ikasi duela adierazi du Lucia Pradesek, eta hargatik ez du zalantzarik egin kontratua berritzeko garaian. «Zure lekua aurkitzen duzunean, bera eraikitzen jarraitu nahi duzu, hazten jarraitzen eta kolore horiek defendatzen ere», azaldu du 24 urteko atezain gazteak.

«Quería quedarme sin conocimiento y que pasara lo que tuviera que pasar»

Protesta ante la actuación de la compañía israelí Hofesh Shechter en el Teatro Arriaga de Bilbo

Cárcel a un hincha de la Real enfrentado a la Ertzaintza tras ‘duplicar’ la imputación inicial

El Memorial indigna a la familia de ‘Naparra’ al señalar a ETA; el BVE lo reivindicó tres veces
