
Ertzaintzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udaltzaingoek kontrolak indartuko dituzte errepide sarean astelehen honetatik igandera bitarte gidatzean distrakzioak eragozteko helburuarekin, 2026rako trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko kanpainen egutegian programatu diren 33 kanpainen baitan.
Iaz, kanpaina horren barne, Ertzaintzak 1.363 kontrol egin zituen gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko, 5.734 ibilgailu ikuskatu ziren eta horietatik 331 arau hausteren bat egiteagatik salatu ziren (guztizkoaren %5,8), Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
2025ean hiru herrialdeetako errepideetan erregistratutako trafiko istripuen %40an distraituta edo arretarik gabe gidatzea izan zen arrazoi nagusietako bat, abiadura desegokiaren edo alkohol kontsumoaren gainetik. Arreta galtzearen arrazoi nagusietako batek sakelako telefonoarekin du zerikusia; gidatzen ari garen bitartean telefonoa eskuan eramateak, mugimenduan egon edo ez egon, 6 puntu galtzea dakar, baita ibilgailua semaforo batean edo auto ilara batean geldi egonda ere, zirkulatzen ari dela ulertzen baita.
Lakuako Gobernutik gomendatu dute sakalekoan 'auto modua' edo 'hegazkin modua' aktibatzea, eta aparkatuta dagoenean bakarrik erabiltzea. Bestalde, komenigarria da irratia edo musika zuzenean bolantetik manipulatzea, eta GPSn ibilbidea autoa abian jarri aurretik programatzea, inoiz ez bidaian zehar.
Arreta galtzeen ondorioz sarrien gertatzen diren istripuak errepidetik ateratzea, aurrez aurreko talkak, aurreko autoa jotzea edo norbait harrapatzea dira.

Fallece un trabajador de 51 años tras indisponerse en la papelera de Iurreta

Laredo no es Bilbo ni menos Altsasu: el alcalde del PP reduce los ataques a «gamberradas»

Los tensos Sanfermines de 1997, a la pantalla con Pérez Sañudo y Galle; buscan ‘antidisturbios’

Tres hombres fallecen en la playa de Zurriola, el pantano de Allotz y las piscinas de Barakaldo
