Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

Historiaurreko animaziozko abentura euskaraz

MARAKUDA
Errusia, 2025. 90’. Zuzend.: Viktor Glukhushin. Gidoia: Aleksandr Arkhipov. Musika: Mikhail Chertishchev. 

‘Marakuda’ filmeko irudia.
‘Marakuda’ filmeko irudia. (Vercine)

‘Maracuda’ animaziozko film errusiarra euskaraz bikoiztua iritsiko da.

Maracuda tribu bateko buruzagi ospetsu baten semea da, eta aitaren itxaropenak betetzeko gogoz bizi da. Bere burua frogatzeko asmoz, baso misteriotsu batean murgilduko da, eta han Tink izeneko txori estralurtar magikoarekin egingo du topo. Elkarrekin abentura harrigarriak biziko dituzte Harri Aroko basoan, non sable-hortzdun katagorriak, surikato maitagarriak eta baita dinosauroak ere bizi diren. 

Abentura horietako batean, Tinkek nahi gabe Maracudaren aita haur txiki bihurtuko du. Egoera horren aurrean, Tinkek bere botereak kontrolatzen erakutsiko dio haurrari. Erronka ugariri aurre egin ahala, Maracudak erantzukizunaren balioa ikasiko du; aitak, berriz, ulermen eta enpatia handiagoa garatu beharko du. 

Historiaurrean girotutako abentura kaotiko eta dibertigarria dela diote sortzaileek. Umorez eta pertsonaia bereziez beterik, adiskidetasuna eta belaunaldien arteko hurbilketa sustatzen ditu, familietan sortzen diren ohiko gatazkak erakutsiz eta haietaz barre egiteko aukera eskainiz.