Bardem eta Ruffalo
Estatu Batuetan adierazpen askatasunerako eskubidea gero eta mugatuagoa den garaiotan, zaila da Palestinan gertatzen ari denaren aurka ahotsa altxatzen duten aktore ezagunak aurkitzea.
Pentsatzen dutena esateagatik errepresalien beldurrik inoiz izan ez duen Hollywoodeko aktore bakanetako bat Mark Ruffalo da. Duela hilabete batzuk, Javier Bardemekin eta beste lankide batzuekin batera, Palestinako herriaren aurkako genozidio eta apartheid egoeretan inplikatuta dauden erakunde israeldarrekin ez kolaboratzeko konpromisoa sinatu zuen.
Hain zuzen ere, Javier Bardemek duela bi urte Donostia Zinemaldian Donostia Saria jaso ondoren egindako adierazpenen harira –«Israelgo Gobernua herrialde horren historiak izan duen erradikalena da, eta gizateriaren aurkako krimenak egiten ari da»– Ruffalok goraipatu egin zuen aktorea sare sozialetan. Ordutik, biek ala biek Palestinaren aldeko jarrera aktiboa mantendu dute.
Horren adibide da, esaterako, zinema-aretoetara iritsiko den ‘All That’s Left of You’ (‘Todo lo que fuimos’, gazteleraz) film palestinarraren kasua.
Bardem eta Ruffalo filmaren ekoizle exekutiboak dira. Proiektuarekin bat egin zuten istorioa zabaltzeko eta ikusgarritasuna emateko helburuarekin, izan ere, halako ezaugarriak dituzten filmek –hau da, isilarazi nahi den errealitatea erakusten dutenek– sarritan hedapen oso mugatua izaten dutelako.

ZETAKek etorkizun distopikoaren ateak ireki ditu MITOAROA III ikuskizunarekin

La conjura de los medios para acabar con Pedro Sánchez

Chivite propone reformar el Amejoramiento para que el euskara sea también «lengua propia»

Ia 200 eragile Bilbon larunbatean, Ertzaintzaren bortizkeria eta kriminalizazioa salatzeko

