
Zoritzarrez oso ohikoa da –bereziki egile-zinemaren esparruan eta ekoizpen komertzial nagusiak ez direnean– filmen data ofizialek atzerapenak jasatea. Ohikoa izan arren, ezin da ukatu zerbait tamalgarria eta nahiko etsigarria dela. Adibide garbia da Bi Gan-en lan berriarekin gertatu dena, ‘Resurrection’: sariak jaso eta kritika bikainak bildu arren urtebeteko atzerapenarekin iritsiko da ikusleengana.
Bi Gan-ena, ordea, ez da adibide isolatua; film mota hauen banaketa ereduaren beste ondorioetako bat da. ‘Resurrection’ Cannes-en aurkeztu ondoren, ez zen areto komertzialetara iritsi, eta ez zuen nazioarteko estreinaldi-data bateraturik izan. Hasieratik bertatik, estreinaldirako leiho zabalegia planteatu zen, eta horrek zalantzan utzi zuen beste herrialdeetara noiz iritsiko zen. Ezin da ahaztu, gainera, Bi Gan bezalako zinemagileen lanak, zoritxarrez, oraindik ere ikusle gutxiko zirkuituetan mugitzen direla.
Ataletan egituratutako kontakizun kaleidoskopiko honetako zati bakoitza zinemaren historiari egindako omenaldi atenporal bat izango da: Mélièsen irudimenaren hastapenetatik alemaniar espresionismoaren itzal misteriotsuetara; 40ko hamarkadako gangsterren filmeetatik, 90eko hamarkadako Asiako zinemarekiko begirada nostalgikora; edota Jean Vigoren L’Atalante gogorarazten duen txalupa batean, Senaren gaineko egunsenti poetiko bateraino.
Bidaia sofistikatu hau gidatzen duen emakumearen begien bidez (Shu Qi), Bi Ganek zinema bera berrasmatzeko ahalegina egingo du. Errealitatearen mugetatik harago irudikatzeko ahalmena berreskuratu, eta pantaila ustekabez betetako kutxa magiko bihurtuko du.

Carlos Garaikoetxea hil da

«La capacidad de Irán de responder a los ataques ha sorprendido a todo el mundo»

El TAN rechaza la censura de Toquero, alcalde de Tutera, a la exposición de LAB

El PNV mantiene al ralentí la Reserva de la Biosfera de Urdaibai

