
Eskubaloiko gizonezkoen Kopa Alacanten jokatuko da ekainaren 5etik 7ra bitartean. Bertan izango da ere Irudek Bidasoa-Irun taldea ere, eta astelehen honetan egin den zozketaren emaitzari so eginez gero, gipuzkoarrek finalera iristeko moduko bide xamurra aurkituko dute. Egia da finalean Bartzelona ahalguztiduna izango lukeela, baina bere baldarrean, finalera iritsi bitarteko bidea ez da batere txarra irundarrentzat.
Torrelavega izango da Alex Mozasek zuzentzen duen taldearen aurkaria final-laurdenetako kanporaketan. Asobal Ligako sailkapenari so eginez gero, irundarrak hirugarren postuan daude sailkapenean 38 punturekin, bosgarren postuan dagoen talde kantabriarrak baino puntu bat gehiago.
Egia da, bestalde, gipuzkoarrek ez dutela zorte handirik izan Torrelavegaren aurka aurten jokatu dituzten ligako neurketetan, nahiz eta biak ala biak oso partida estuak izan diren. Hala, Artalekun 34na berdindu ziten irundarrek eta kantabriarrek, eta Torrelavegan, berriz, 32-31 nagusitu zen talde espainiarra.
Teoriari jaramon eginez gero, Bidasoa-Irun finalerdietara igaroko balitz, aurkari xamurragoa aurkituko luke. Horneo Alicante etxeko taldea eta egun Asobal Ligan sailkapeneko azken-aurreko sailkatua den Huesca izango lukete irundarrek aurrez aurre.
Zozketaren beste adarrean Bartzelonak Valladolid izango du aurrez aurrez final-laurdenetan eta finalerdietako arerioa Viveros Herol Nava eta Rebi Cuenca taldeen arteko demaren irabazlea izango du.
Kopako lehiaketa honek ez du atsedenik izango. Hala, ekainaren 5ean final-laurdenak jokatuko dira, hilaren 6an finalerdiak eta final handia, berriz, ekainaren 7an. Partida guztiak Alacanteko Centro de Tecnificacion pabiloian izango dira.

Preocupación por algunos episodios de agresiones y amenazas a veraneantes vascos en Laredo

Oihane Mateos EITBko kazetaria hil da

Etxebarria rectifica y pide perdón a Kerejazu tras criticar su discurso sobre el 3 de Marzo

La erupción del Etna suspende varios vuelos con destino a Sicilia
