
Oriamendi2010 enpresak eta ETBk elkarrekin antolatutako Erremontari Txapelketaren azken edizioa aurkeztu dute astearte honetan Orona Fundazioako areto nagusian.
Beste berrikuntza bat ere badu: bikoteen osaketa. Konposizioak eragin du Erremontari Txapeldunen Txapelketa izatea, bost bikoteetatik hiruk Binakako Txapelketa nagusia irabazia baitute, eta bestetik, Aldabe eta Barrenetxeak pasa den urteko txapela defendatuko dute; eta azkenik, Goikoetxea V.a-Juanenea bikotean Banakako txapelduna dugu.
Beraz, kirolari hauek osatuko dute aurtengo Erremontari Txapeldunen Txapelketa: Ansa II.a-Zubiri (Bereziartua sagardotegia ordezkatuko dute eta 2025eko Binakakoa irabazi zuten); Ezkurra II.a-Azpiroz (Aburuzua sagardotegia ordezkatuz eta 2024ko Binakako Txapelketa irabazi zuten); Segurola-Larrañaga (Petritegi sagardotegia ordezkatuko dute eta 2022ko Binakakoa irabazi zuten); Aldabe-Barrenetxea IV.a (Oialume Zar sagardotegia ordezkatuz 2025eko Erremontari Txapelketa irabazi zuten); eta Goikoetxea V.a-Juanenea (Alorrenea sagardotegia ordezkatuko dute eta 2025eko Banakakoa irabazi zuen Juaneneak).
Lehenengo kanporaketa bat izango du txapelketak eta ondoren, play-offa, finalaurrekoa eta finala. Maiatzaren 11n hasiko da txapelketa eta egun horretan emango dira ezagutzera bikote bakoitzaren kapitainak.
Bost bikotez osaturiko txapelketaren lehen fase honetan, denek denen aurka jokatu beharko dute. Bost jardunaldiak maiatzaren 11, 18 eta 25ean eta ekainaren 1 eta 8an jokatuko dira, 18.00etatik aurrera.
Partidak set formatuan jokatuko dira. 15 tantoko bi setek osatuko dute partida hasiera batean, baina bikote bakoitzak set bana irabaziz gero, hirugarren set bat jokatuko da 8 tantora, partidaren bikote irabazlea zein den zehazteko.
Ligaxkako puntuaketa sistema ondorengoa izango da: lehenengo bi setak irabazita (2-0), 4 puntu eskuratuko ditu bikoteak; lehen setetako bat eta hirugarrena irabazita (2-1), 3 puntu; lehen bi setetatik bat irabazita (1-2), puntu bat; set bakarra irabazi gabe (0-2), 0 puntu; eta lehen bi seten artean 15 tantora iristen ez dena (0-2), -1 puntu.
Lehen postuan geratzen den bikotea zuzenean finalera sailkatuko da. Bigarren postuan geratzen dena, aldiz, finalaurrekora sailkatuko da.
Hirugarren eta laugarren postuetan geratzen diren bikoteek jokatuko dute play-offa ekainaren 15ean, 18.00etatik aurrera. Bi bikoteen artean bada berdinketa, bien arteko partidaren irabazlea sailkatuko da. Hiru bikoteen arteko berdinketa ematen bada, hiruren arteko tanteoa hartuko da kontuan bataz bestekoa kalkulatuz.
Ligaxkan bigarren postuan geratzen den bikoteak eta play-offa irabazi duen bikoteak jokatuko dute finalerdia ekainaren 22an, 18.00etatik aurrera.
Ligaxkan lehen postuan geratzen den bikoteak eta finalerdia irabazi duen bikoteak jokatuko dute finala ekainaren 29an, 18.00etatik aurrera.

La torre de Disney en Gaubea que ha molestado a los escaladores

Detenido en Gipuzkoa un menor considerado referente de la extremista Red 764

Aires de reconquista rojigualda con motas de insumisión parda

Al menos 90 fallecidos en la frontera de Ceuta, que Sánchez atribuye a «las mafias»
