
Helena Bengoetxea zinemagile nafarraren ‘Petrus’ dokumentalak Nafarroa Garaiko Itzagaondoa bailarako despopulatzea erretratatzen du, eta egunerokotasunetik abiatuta erresistentzia nola eraiki daitekeen aztertu. Filmak Bilboko ZINEBI jaialdian izan zuen estreinaldia, Bertoko Begiradak sailaren barruan.
Dokumentalak hiru pertsonaren istorioak uztartuko ditu: Joseba Lekuona hargin eta artistarena, Simeón Hidalgo irakasle erretiratuarena eta Elsa Plano alkatea, gero eta despopulatuago dagoen ingurua bizirik mantentzen tematuta. Hiru ikuspegi desberdinen bidez, filmak erakusten du eguneroko bizitzaren edertasunetik eta keinu txikietatik ere erresistentzia posible dela.
Artea eta kultura gutxi batzuentzat diren merkatu esklusibo baterako piezak zizelkatzen ditu Joseba Lekuonak, eta hargin-langintza mundu mekanizatu batean mantentzen ahalegintzen da. Simeon Hidalgo irakasle erretiratuak nekez mantentzen du Petrus museoa, ezerezaren erdian dagoen kultur proiektu txiki eta zirraragarria, non Elsa Plano alkateak haranaren biziraupena bere ezinbesteko gurutzada egin duen. Josebak, Simeonek eta Elsak beren bideak gurutzatzen dituzte, eta bakoitzak bere erara, egunerokotasuna erresistentzia modu bihurtzen du.
Helena Bengoetxeak honela azaldu du dokumentalaren abiapuntua: «Bereziki liluratzen naute erresistentziaren bidez konektatzen diren pertsonaien arteko kontrasteek: Josebak, artea ulertzeko duen moduaren bidez ofizio bat bizirik mantendu nahi duelako; Simeonek, Erdi Aroko kulturaren zati bat gordetzen duen museo txiki bat sustatzen duelako, desagertzear dagoen leku batean; eta Elsak, gero eta despopulatuago dagoen ingurune bati bizirik eusteko egiten duen ahaleginagatik».

Maya pide «prudencia y respeto» tras hacerse públicas las denuncias por agresiones sexistas

La respuesta ciudadana aborta otra actuación de Desokupa, ahora en Irun

Eraso sexistengatik Jon Maya dantzariaren aurkako salaketak argitara atera dira

Iñigo Cabacasen plakari eta Indautxuko Kirruli Herriko Tabernari eraso egin diete Bilbon

