
Hainbat urtez dokumentalak zuzendu ostean, fikziora egin du jauzi Daniel Roher zinegile kanadarrak. Aktore protagonistak Leo Woodall, Havana Rose Liu eta Dustin Hoffman dira.
Harry Horowitz (Dustin Hoffman) eskarmentu handiko piano-afinatzailea da. Niki (Leo Woodall), bere ikastun leial eta talentudunarekin batera egiten du lan. Gazteak, ordea, hiperakusia du, soinuak neurriz kanpoko bolumenean hautematea eragiten duen nahasmendua. Horren ondorioz, etengabe erabili behar izaten ditu belarrietarako tapoiak, edozein soinu mingarri bihur baitaiteke berarentzat.
Kutxa gotorrak irekitzeko ustekabeko trebetasuna duela ohartzen denean, krimenaren munduan murgilduko da. Erabaki horrek errotik aldatuko du ordura arte izan duen bizimodu lasaia.

Euskal Herria
Ni «oleada» de ceros, ni capricho del corrector; claves para entender lo ocurrido en la PAU

Jaiak
El txupinazo sumerge a la acalorada Iruñea en sus nueve días más desenfrenados

Gipuzkoa
Fallece un montañero de Urnieta cuando descendía del Pic du Midi d’Ossau

Jaiak
La ridícula idea de acelerar el tiempo

Euskal Herria
