Hau ez da Suedia
Ostiral honetan iritsiko da zinema aretoetara Aina Clotet zinegile kataluniarraren lehen film luzea; aitzakia ezin hobea iruditzen zait 2023an estreinatu zuen telesaila gomendatzeko: ‘Això no és Suècia’.
Seme-alabak bizitzako arriskuetatik babesteko asmoz, bikote gazte batek bizi dituen kontraesanak, zailtasunak eta erronkak erakusten dizkigun telesail dramatiko eta, aldi berean, dibertigarria da. Gurasotasunari eta ziurgabetasunari buruzkoa da, eta aztertzen du nola, guraso bihurtzen garen unean, gure baitan sortzen diren itxaropenak askotan ez diren bat etortzen errealitatearekin.
Mariana eta Samuel bikotea hiriko bizitza atzean utzi eta seme-alabekin batera Bartzelonako mendialdeko herrixka batera joango da bizitzera. Helburu nagusia beste bizimodu baten aldeko apustua egitea da, eta horretarako haurren hazkuntza jarriko dute erdigunean. Mariana, gainera, obsesionatuta dago Suediak duen ereduarekin.
Aldaketa, beldurra, mugak, sexua, familia, kontziliazioa eta autoezagutza… atal bakoitzaren izenburua izateaz gain, serieak jorratzen dituen gai nagusiak ere badira. Zortzi ataletan zehar garun osasuna, bikote-harremanak, ‘maskulinitate berriak’ edota zaintza bezalako gaiak jorratzen dira.
Aina Clotet da proposamen honetako izen nabarmenetako bat, baina Lia alaba gorpuzten duen Violeta Sanvicens-ek egiten duen lana txalotzekoa da.
RTVE Play plataforman duzue doan ikusgai; ez galdu!

Entre renovación, descontrol y escabechina

Estebanen iritziaren aurka, BBBk Ibone Bengoetxea hautatu du Bizkaiko ahaldun nagusigai

El TSJPV da la razón a EHU en la causa por la nota de euskara en la PAU

Pide judicialmente no repetir curso con tres suspensos, tras la polémica resolución de la PAU

