Erritmoaren arkitektoak
«Nire pelikularen lehen muntaia ikusten dudanean, neure burua hiltzeko gogoa izaten dut». Hori da Ben Affleckek ‘This Past Weekend’ podcastean botatako esaldia.
Affleckek zintzotasun osoz aitortu zuen filmaketa ez dela ikus-entzunezko ekoizpen baten fase erabakigarriena. Haren ustez, sormen-prozesuaren zati handi eta garrantzitsuena kamerak itzali ondoren gertatzen da, muntaketa-gelan. Zuzendariaren eta muntatzailearen arteko komunikazioaren garrantzia ere azpimarratu zuen.
Izan ere, zinema-muntatzailea, paradoxikoki, ikus-entzunezko lengoaiaren figura erabakigarrienetako bat da, baina, aldi berean, publiko zabalaren begietatik ezkutuen dagoenetako bat: ia ikusezina. Zuzendariak, aktoreak, argazki-zuzendaritza edo soinu-banda izan ohi dira arreta gehien jasotzen dutenak; muntaketa, berriz, itzalean geratzen da.
Muntatzaileak ematen dio forma denborari. Hark erabakitzen du begirada batek zenbat iraungo duen, isiltasun bat noiz bihurtuko den deseroso edo eszena batek zein unetan hartuko duen beste esanahi bat. Erritmoaren arkitekto ikusezina da; istorioari arnasa, tentsioa eta zentzua ematen dizkiona.
Horregatik, muntatzailearen figura aldarrikatzea ezinbestekoa da. Zinema arte kolektiboa dela gogorarazten digulako, eta pantailan hunkitzen, harritzen edo astintzen gaituen une bakoitzaren atzean badagoelako norbait, isilean, noiz moztu erabaki duena.

Tres hombres fallecen en la playa de Zurriola, el pantano de Allotz y las piscinas de Barakaldo

Preocupación por algunos episodios de agresiones y amenazas a veraneantes vascos en Laredo

La erupción del Etna suspende varios vuelos con destino a Sicilia

Etxebarria rectifica y pide perdón a Kerejazu tras criticar su discurso sobre el 3 de Marzo

