Txupinazo galanta nik bota nuena
1936ko nire «txupinazo» partikularraren ostean, bueltan nator sanferminetako suziria pizteko hautagaitza aurkeztera. Meriturik badut, ezta? Bolbora maite dut, euskara ikasi dut eta Paquita la Culonari diodan gorrotoak sutan nauka. Hona hemen nire arrazoiak, madarikatuok.

Duela 90 urte jendeak uste zuen sanferminak beti bezala hasi zirela, uztailaren 6an. Oker zeuden, benetako ‘festa’ hilaren 19an hasi baitzen, Altxamendu formako nire txupinazo partikularrarekin.
«Dantzatu, dantzatu, madarikatuok!», pentsatzen nuen nik 1936ko jai haietan, jendea dibertitzen ikustean. Bitartean, ‘Diario de Navarra’-ko zuzendari zen Garcilasorekin Altxamenduaren prestaketa lanak amaitzen ari nintzen. Laguna nuen eta, inoiz baino hobeto esanda, nire eskuineko eskua zen bera.
Gazteluko plazan tragoxkaren bat edo beste hartu eta zezen plazan zein beste jai ekitaldi batzuetan nenbilen bitartean, pozik igurtzen nituen eskuak, sanferminak amaitzen zirenerako prestatzen ari nintzen suziri propioan pentsatuz. Garai hartan uztailaren 18an amaitzen ziren festak Iruñean.
Erritmoa ez galtzeko, hurrengo egunean hasi ziren urte hartako benetako ‘ospakizunak’, militar batzuek Errepublikako Gobernuaren aurka gogoz antolatu genituenak. Dena bikain atera zedin, leku sakratuetan ere bildu ginen konspiratzeko, hala nola Iruñeko katedralean bertan eta Iratxeko monasterioan.
Zailena momentuaren zain egotea izan zen, une erabakigarriaren zain egotea su artifizialak ikusten nituen bitartean; obusen leherketak gogorarazten zizkidaten, Marokoko gerra garaian, gure tropek Rifeko kabiletako borrokalarien buruak mozten zituztenean.
Izugarri gustatzen zait bolboraren usaina! Entzierroaren ondorengo txurroena edo bazkariko ajoarrieroarena baino dezente gehiago.
Daukadan pena bakarra da inoiz ezin izan nuela uztailaren 6ko txupinazoa bota, ez bainintzen iritsi gure gurutzada loriatsuaren behin betiko garaipena ikustera.
Hegazkin-istripu batean hil nintzen, 1937ko ekainean; agian nire kideek antolatutako zerbait izan zen, ni paretik erraz kentzeko. Hainbeste lan, neke eta buruhausteren ondoren, Paquita la Culona oportunista hura berrogei urtez boterearen gailurrean jartzen amaitu nuen.
Hori da gehien izorratzen nauena: bide-bazterrak gorri dohakabez bete ondoren, Franco izan zela nire hilobi gainean dantzan amaitu zuena. Euskara ere ikasi dut urteotan; orain, Maria Chivitek Foru Hobekuntza aldatuko duela aprobetxatuz, ea hautagaitza honetarako lagungarria den.

Lakua intenta recoger cable después de que la consejera Pedrosa señalara a dos correctores

Ni «oleada» de ceros, ni capricho del corrector; claves para entender lo ocurrido en la PAU

El txupinazo sumerge a la acalorada Iruñea en sus nueve días más desenfrenados

La ridícula idea de acelerar el tiempo



