
Elio Quiroga eta Beñat Beitia sortzaile euskalduna batu egin dira Laura Martelen ‘Winnipeg, itxaropenaren itsasontzia’ eleberri grafikoaren animaziozko egokitzapenean.
SS Winnipeg 1918an Estatu frantsesean eraikitako itsasontzia izan zen. 1919an itsasoratu zen, eta 1939an bidaia historikoa egin zuen Txilerantz, 2.000 errefuxiatu errepublikar espainiar baino gehiago garraiatzeko; horien artean euskaldunak ere bazeuden.
Ontzia 1939ko abuztuaren 4an abiatu zen, Panamako kanala zeharkatu ondoren hego hemisferiorantz jarraituz, eta irailaren 3an iritsi zen Txilera. Garai hartan, Estatu espaininoleko immigraziorako Txileko kontsul berezi izendatua zegoen, eta Delia del Carrilk ere modu aktiboan parte hartu zuen errefuxiatuei laguntzen. «Nahi badute, nire poesia guztia ezaba dezatela; baina gaur gogoratzen dudan poema hau inork ezingo du ezabatu», adierazi zuen Nerudak Winnipeg eta haren bidaiariak gogoan. Ontzi hura errepublikar erbestean errefuxiatu gehien eraman zituen itsasontzia bihurtu zen.
Elio Quirogak eta Beñat Beitiak sortutako ‘Winnipeg, itxaropenaren itsasontzia’ animaziozko lanak istorio hori izango du ardatz. Kontakizuna Víctor aita alargunaren eta Julia haren alaba txikiaren begietatik kontatuko dute. 1939an Estatu espainoletik ihes egin zuten, Bartzelona frankisten esku erori zenean. Estatu frantsesean kontzentrazio-esparruak eta bizi-baldintza gogorrak aurkitu zituzten. Hala ere, itxaropen-leiho bat ireki zitzaien: Winnipeg ontzian lekua lortzea, eta bidaia haren bidez helmuga berri batera —Valparaíso, Txile— iristea, bizitza berri bat eraikitzeko aukera eskaintzen zien lurraldera.
Erbestea ez sinplifikatzea
«Arte-zuzendari eta zuzendarikide gisa, nire fokua filmaren maila guztiak —bisuala, narratiboa eta emozionala— lerrokatzea izan da, dena orekatu arte, asmo berari erantzuten dion material zintzo eta bizi batean. Diseinuaren erronka nagusia erbestea ez sinplifikatzea izan zen. Kode nabarietatik urruntzen gara —gehiegizko dramatismoa, berehalako zeinu bisualak—, euspenetik lan egiteko», azaldu du Beñat Beitiak.

Familias de Sestao presentan quejas por la visita de un campus infantil a la Guardia Civil

Guía básica para un poteo sanferminero sin sionismo

Un investigador vasco halla una traducción inédita de Tolkien en una biblioteca de Oxford

Ni «oleada» de ceros, ni capricho del corrector; claves para entender lo ocurrido en la PAU

