
David Pablos zuzendari mexikarraren film luze berria estreinaldien zirkuitura heldu da, Latinoamerikako azken zinemaren proposamen bizi eta sentikorrenetako bat bezala aurkeztuta. Venezian, Orizzonti sailean, film onenaren saria irabazi zuen, baita Queer Lehoi saria ere. Mexikoko errepide arriskutsuetako testuinguruan, erlazio bat hasiko duten bi gizonen istorio gogor eta samurra kontatuko du filmak.
Veneno, kalean bizi den gaztea da protagonista. Errepideko jatetxeetara jo ohi du, eta han kamioilariekin sexu-harremanak izaten ditu. Leku horietatik ateratzeko premia handia du, eta Muñeco ezagutuko du, kamioilari gogor eta isila. Mexikoko iparraldean zeharreko distantzia luzeko garraioaren mundu hipermaskulinoan sartzera konbentzituko du Muñeco. Elkarrekin bidaiatzen duten heinean, bien artean ustekabeko erlazioa sortuko da, baina Veneno-ren iraganeko itzalak argitara aterako dira eta bien bizitza arriskuan jarriko du.
Eszenaratze soil batekin eta errealismo kontenplatibotik hurbil dagoen estilo bisualarekin, Pablosek dramatismo esplizitua saihesten duen kontakizuna eraikitzen du, arreta gorputzetan, isiluneetan eta barne emozioen behaketan jarriz.
Venezian izandako solasaldi batean, Pablosek azaldu zuen proiektuaren jatorria eta kamioilarien munduarekiko interesa, argazkilari baten bidez ia kasualitatez deskubritu zuela. Ingurune hipermaskulino horrek muturreko espazioetan bakardadea, desira eta hauskortasun emozionala esploratzeko aukera eman ziola adierazi zuen. Zuzendariak nabarmendu zuen kamioilarien munduarekin «maitemindu» zela hasierako ikerketan, eta horrek bultzatu zuela gizonen intimitatea eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen arteko harreman afektiboak ardatz dituen istorio bat eraikitzera.

Tres impactos con una escopeta de balines en cara y espalda contra un migrante en Donostia

Un trabajador de CAF reconoce haber colocado una cámara oculta en aseos de la fábrica

La Policía de Santurtzi no evaluó bien el estado de Ander S.T. y la ambulancia tardó una hora

Un jefe de Anthropic ve factible una pronta aniquilación humana por la IA

