‘Donnie Darko’
Film jakin batzuen urteurrena dela eta, azkenaldian joera bitxia zabaldu da aretoetan: duela hamarkada batzuetako filmak berreskuratu eta berriro pantaila handian eskaintzea.
Baina gaurko zutabean justu kontrakoaz hitz egitera nator, absentzia batez. Aurten 25 urte beteko dituen film da, baina ez da berrestreinaldien olatu horren parte izango. ‘Donnie Darko’ filmari buruz ari naiz, lehen aldiz ikusi nuen unetik bertatik burmuinean iltzatuta geratu zitzaidan obra berezi horri buruz.
2001ean estreinatu zen, eta garai hartan ia xuxurla baten moduan igaro zen karteldegi komertzialaren zarataren artean. Denborak, ordea, bere lekua eman dio, eta gaur egun kultuzko film bihurtu da, ikustaldi bakar batean agortzen ez den horietakoa.
Richard Kellyk zuzendua eta Jake Gyllenhaal (oso gazte) batek protagonizatua, filmak zientzia-fikzioa, drama, misterioa eta hausnarketa existentziala nahasten ditu, errealitatearen eta amets gaizto baten arteko muga lausoa etengabe zeharkatuz.
Bere giro kezkagarriak eta Frank untxi erraldoiaren irudi ahaztezinak esperientzia berezi bihurtzen dute. Eta zer esan ‘Mad World’ abesti zoragarriari buruz. Gary Julesen ahots goibel eta samurrak filmaren azken uneak estaltzen dituenean denbora gelditu egiten da.
‘Donnie Darko’-k galderak uzten ditu airean, eta galdera horiek ikuslearen barruan geratzen dira bizirik.

Fallece Aitor Agiriano ‘Toro’, exguitarrista de Doctor Deseo y compositor de música para teatro

Una transición energética justa, pública y renovable para Euskal Herria

EH Bildu pide explicaciones por la última intervención violenta de la Ertzaintza en Donostia

Policía Foral y Guardia Civil investigan los hechos de Berriozar, sin consenso en el Parlamento

