
Bederatzitik bederatzi. Arraun Lagunakek jaun eta jabe izaten jarraitzen du Euskotren Ligan, eta Santurtzin lortu duen garaipenak azpimarra bat merezi du. Donostiarrak lehen kaletik egin du arraun, ustez txarrena zena, baina hala ere sekulako tarteak atera dituzte: 16 segundo Tolosaldeari eta 21 Astillerori.
Lehen txandan Hibaika, Orio, Zumaia eta Donostiarra irten dira. Donostiarra azken sailkatua laugarren kaletik aritu da, ustez onena zena, eta teoria hori praktikan ere baieztatu da. Lehen luzean 7 segundo galdu arren, bigarren eta laugarren luzeetan babesetik joanda abantaila atera diete aurkari guztiei.
Donostiarrak 13:38.66ko denbora egin du, Orio, Hibaika eta Zumaia menderatuz. Garrantzitsuena sailkapenera begira, donostiarrek hiru puntu atera dizkietela zumaiarrei. Zumaia dago orain azken postuan.
Lehen txandan ikusitakoak aukera ederra ematen zion laugarren kaletik aritu den Tolosaldeari ezusteko bat ematen saiatzeko. Baina Arraun Lagunak ez dago ezusteetarako. Lehen luzean pare-parean ibili dira lau ontziak, baina bigarrenean, teorian donostiarrek gehien sufritzea espero zenean, estropada txikitu egin dute.
Bigarren ziabogan Tolosa 10 segundora zegoen, Astillero eta San Juan 13ra. Eta helmugara arte aldeak handitu baino ez dira egin. «Bagenekien kalea txarra zela, baina arraunlari hauek ez dira etortzen kalean pentsatuz, maila ematera etortzen dira. Eta erakutsi dute. Lana egin behar zenean egin dugu eta oso pozik gaude», eskertu du Nagore Osoro patroiak.

Aires de reconquista rojigualda con motas de insumisión parda

Al menos 90 fallecidos en la frontera de Ceuta, que Sánchez atribuye a «las mafias»

Gasteiz se prepara para despedirse del coso diez años después de la última feria taurina

KASek Udalarekin egindako bilera «ez positibotzat» jo du, aldaketetarako prestutasun faltagatik

