
Oihane Mateos Oria kazetaria hil da, 45 urte zituela, minbiziak jota, EITBk berri eman duenez.
Ibartarra Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua zen egun. Bere ibilbide profesionala euskal-irrati telebista publikoan garatu zuen. Bekadun hasi zen Euskadi Irratian eta ondoren ETBko hainbat programatan lan egin zuen. ‘Gaur Egun’ eta ‘Teleberri’ informatiboetan jardun zuen erredaktore eta aurkezle gisa, eta ETB2ko ‘De boca en boca’ saioa zuzendu zuen.
2022tik albiste zerbitzu digitaleko arduraduna zen, eta erredakzioaren eraldaketan indar asko jarri zituela gogoratu du euskal telebistak
«EITBko erredakzioaren izenean, besarkada estu bat lagun eta senideei, baita Oihaneren ondoan ibilbidea partekatu dugun lankide guztioi ere. Lurrak goxo har zaitzala. Goian bego», adierazi du hedabideak.

La Ertzaintza desahucia con extrema violencia a una familia con seis menores en Gasteiz

Ansola tiró de consultora y descartó a Bengoetxea para Bilbo porque «no ilusiona»

El juez encarcela a los dos detenidos en Irun, imputados por «terrorismo» pero sin pruebas

Exkixu eszenatokietara bueltatuko da, 2027ko apirilean, Gatibu eta Ken Zazpiko musikarien eskuz
