
Gaurkoan, pelikulen izenburuak modu xelebre eta ulergaitzean itzultzeko atal berri batean, ‘Ice Cream Man’ filma, edo, espainolez itzuli duten moduan, ‘Dulce sabor a muerte’. Eli Roth zuzendari, gidoilari eta ekoizle estatubatuarraren film berria da. Roth beldurrezko filmengatik eta umore makabroagatik ezaguna den sortzailea da.
Uda idiliko eta zoragarri gisa hasten dena amesgaizto bihurtuko da herri txiki eta lasai batean, haurrak sen hiltzaileak bultzatuta inguruko heldu guztiak akabatzeko desio aseezina erakusten hasten direnean. Izozkiek eragindako madarikazio bitxi baten biktima dira, eta herriko biztanle guztiei eragiten die, hiru haurri izan ezik. Hiru haur horiek ihes egin eta herri osoa salbatzen saiatu beharko dute.
Adimen Artifizialarekin sortutako polemika
Hasiera batean, zuzendariak berak ziurtatu zuen bere beldurrezko film berriak berak marraztutako sekuentzia animatu bat izango zuela. Eszena horretan, haurrak hipnotizatu eta hiltzaile bihur ditzaketen marrazki batzuk agertzen ziren. Eszena hori gauzatzeko, 1920ko hamarkadako marrazki bizidunetan inspiratu zela azaldu zuen.
Handik egun batzuetara, ordea, atzera egin eta sekuentzia Adimen Artifizialarekin egin zuela aitortu zuen, sare sozialetan polemika handia piztuz. «Gaizki azaldu nintzen. AA filmeko eszena batzuetako zati txikietan baino ez zen erabili», adierazi zuen Rothek komunikatu batean.

EH Bildu, primera fuerza en intención de voto en la CAV, confirmaría el sorpaso en Bizkaia

Cargas de la Ertzaintza para desahuciar en Arrigorriaga a Carmen y a su hija de 11 años

Blocus, la ‘mano negra’ violenta que confunde a los Mossos y lanza mensajes en Euskal Herria

La reivindicación de la República Vasca responde a la visita de Felipe de Borbón a Mondragon

