
Txapeldunen Ligako aurreko kanporaketak Ingalaterrara eraman zuen Reala Chelsearen aurka jokatzeko, eta Europa Cupeko debutak Eskoziara eramango du. Heart of Midlothian izango da txuriurdinen aurkaria irailaren 22tik urriaren 1era bitartean lehiatuko diren final-hamaseirenetan. Edinburgon jokatuko da joaneko partida eta Donostian itzulerakoa.
Esperientzia Realarentzat bezain berria izango da eskoziarrentzat. Izan ere, Hearts Europan lehiatzen den lehen aldia da, aurreko denboraldian Liga bere historia laburrean lehen aldiz irabazi ondoren. Horrek Txapeldunen Ligako aurreko kanporaketak jokatzeko aukera eman zion, baina Gintra gainditu ondoren, Kogeren aurka galdu zuen, eta orain Europa Cupen saiatuko da bere bidea egiten.
Kluba 2001ean sortu zen Musselburgh Windsor izenarekin. Heart of Midlothianek bere egituran barneratu zuen zortzi urte geroago, eta horrek izena eta koloreak aldatzea eta baliabideak hobetzea ekarri zuen. Apustua haziz joan zen, are gehiago taldea 2019an SWPLra igo ondoren. Hiru urte beranduago, klubak lehen taldea profesionalizatu zuen eta emaitzak berehala hobetu ziren. 2024an, Heartsek Kopako finalera heldu zen lehen aldiz, Rangersen aurka galdu bazuen ere. 25/26an irabazi zuen lehen aldiz Liga.
Eva Oliden aginduetara egin zuen. Bost urtez aulkian egon ondoren, entrenatzaile kataluniarra Manchester Unitedera joan da uda honetan. Bere hutsunea Andy Thomsonek bete du, Eskoziako selekzioarekin eta Rangersekin lan egindakoa. Taldeak Georgia Timms golegile nagusia ere galdu du, Ingalaterrako Bigarren Mailako Ipswich Town taldera joan dena.
Joaneko partida Edinburgon jokatuko da irailaren 22an edo 23an. Litekeena da Ainslie Parkek hartzea, Hearts aurten erabiltzen hasi den zelaia, 3.600 ikuslerentzako lekua duena, Tynecastle Park gizonezkoen estadioa oso hitzordu berezietan besterik ez baitu erabiltzen. Itzulikoa irailaren 30ean edo urriaren 1ean jokatuko da Anoetan edo, seguruenik, Zubietan.
Txapeldunen Liga
Europa Cupeko final-hamaseirenetako kanporaketako neurketez gain, Txapeldunen Ligako faseko egutegia ere zozketatu da gaur.
Txapelketa nagusian talde ospetsuren bat faltako da, alemaniarrak jokoz kanpo utzi dituen aurreko kanporaketa amaitu ondoren. Joaneko partidan galdu ondoren (2-0), Interrek Wolfsburgen aurkako kanporaketa berdindu zuen (3-1), azkenean penaltietan irabazteko. Neroazurrek lehen aldiz jokatuko dute Liga fasea. Frankfurt, txapelketaren irabazlea bera ere, kanpoan geratu da ere. Joanekoan Paris Saint Germainekin berdindu zuen (1-1) baina frantziarrek aise irabazi zuten (5-1) itzuliko partida
Alemaniako talde biek Europa Cup jokatuko dute, Brann, Sparta, PSV, Czerni, Ajax eta St. Polten taldeek bezala. Txapeldunen Ligako Liga fasea jokatuko dute, berriz, Austria, Interr, Servette, Koge, OH Leuven, Paris Saint Germain, Real Madril, Chelsea eta Juventuse taldeek. Aurretik sailkatuta zeunden Bartzelona, Manchester City, Arsenal, OL Lyonnes, Paris FC, Bayern Munich, Erroma eta Benfica. Lehen jardunaldia irailaren 22an jokatuko da eta azkena abenduaren 16an.

Iker Aristu iruindarra hil da; torturaren biktima gisa aitortu zuen nafar Gobernuak

«No voy a ser candidato, vuelvo feliz a mi trabajo como médico»

Adiós a Juan Mari Feliu, referencia del montañismo, del antifranquismo y del abertzalismo

Se entrega en Ondarroa el autor del homicidio de Azpeitia

